
Hamaika dira euskara lehen lerroan jartzea erabakitzen duten herritarrak, euskaraz bizitzea helburu bihurtuta. Batzuk ikasi, besteek hobetu, Ane Espina eta Pili Saez de Egilaz horren adibide dira.

Eguberrietako egitaraua aurkeztu du gaur udalak. Bertan ohiko osagaiak daude, tartean Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Fayez Badawi ekintzaile politikoak hitzaldia eman zuen astelehenean, Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta. Lepo bete zen Reina aretoa hura entzuteko.

Batzarrera deitu du pentsiodunen elkarteak astelehenean, Iztietako anbulatorioak bizi duen egoerarekin kezkatuta.

Igandean abiatuko du Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko kanpaina.

Giza Eskubideen Jardunaldien bederatzigarren ekitaldia egingo du udalak hilaren 9a eta 16a artean, 'Ametsetako lurra ereiten' lelopean.

Oiartzungo Udalak zerbitzu berria jarri du martxan: lehen sektoreko bajak eta oporraldiak ordezteko zein eskulan estra eskatzeko aukera. Sektore «derrigor» zaindu beharrekoa da udalarentzat.

Mobilizazio eta ekitaldi andana egin dituzte greba feministari lotuta, zaintza eredu publiko-komunitarioa eskatzeko.

Sozialistek, gainera, hamar emendakin ere aurkeztu dizkiote aurrekontu proposamenari; milioi bat eurokoak dira emendakin horiek.

Oraingoan ere, proposamen originala egin du EMKE Musika Bandak, eta magia eta musika uztartuko dituen emanaldia antolatu du hilaren 17rako.

Lezo Institutuko DBH4ko ikasleek esker on sentikorra helarazi diete herriko merkatariei, zozketarako saskiak osatzeko emandako laguntzagatik.

Hilaren 18tik 23ra bitartean, Beheko Plazako espazioan zortzi artistaren lanak aurkitu ahal izango dira, baita altzari zaharberrituak ere.

Dantzak Donibaneko Santiago plaza hartuko du hilaren 23an muxikoekin, 12:00etan. Euria egiten badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.

Gurasoek dinamika ezagutzeko zein informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute bihar. Aurten 132 gaztek eman dute izena.

Leire Milikuak 'Lur gainean, itzal azpian' liburua aurkeztuko du ostegun arratsaldean. Emakume nekazariak itzalpean bizi direla azaldu du.

Burgosen bisita jaso du Oiartzunek, eta bigarren sailkatuak beraien jokoa egitea zaildu arren, puntu ona eskuratu dute urdinek.

Asteazkenean urteko batzarra egingo du Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin nagusiko liburutegian, 18:00etan. Autobusez joateko aukera izango da bertara. 17:30ean aterako da San Pedrotik, eta ohiko geldialdiak egingo ditu.

Haurrei begirakoa da YogArt tailerra, zehazki 6-10 urte artekoei zuzendua. Urtarrilaren 2tik 5era izango da Lekuona Fabrikan.

Oarso Musika elkarteak antolatu du kontzertua. Sarrerak 10 euroan dira salgai.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deitu du protestara. Palestinako banderak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko ere eskatu du.