Aurtengo edalontzia ere Juanfer Ricok diseinatu du

Hiru hamarkada eman ditu Sagardo Eguna berezko ezaugarriz jazten. Postuen zein Zumardiko agertokiaren dekorazioa, eta edalontziaren diseinua egin du urtero. Aurtengo omenduetako bat da Rico.

Sagardozaleen aitortza hunkituta jaso du Arbelaitzek

Herriko bazter denetan da ezaguna Idoia Arbelaitz. Bera da Sagardo Egunaren aurtengo omenduetako bat. Antolaketa lantaldera emakume gehiago erakartzeko lanean ari dira. Hunkituta jaso du aitortza.

Sagardoz zipriztindutako jai giroa nagusi izango da bihar

Sagardo Egunaren 35. ekitaldia egingo dute bihar, eta egun osoz zer gozatu izango da herriko kaleetan. Arratsaldez, 40 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango dute Zumardira bertaratzen direnek.

[Erreportajea] Paralizatzea, bulebarraren mesedetan?

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA. Pasai Antxoko Bulebarraren Aldeko Plataformak lau urte bete ditu barrutian pasealeku berri bat lortzeko lanetan. Badirudi geltokia eraberritzeko lanak etenda daudela, eta «itxaropentsu» ditu horrek.

[Erreportajea] Goi mailako dantzari gazteak, larunbatean Gezalan

Murixka Dantza Taldeak antolatuta, Lezoko Aurresku Txapelketa egingo dute bihar herriko antzokian. Orotara 32 dantzarik parte hartuko dute, eta faboritoen artean daude bertakoak.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Irati Zabala, Euskadiko blokeko txapelduna.

[Elkarrizketa] "Presiorik gabe eskalatzera eta ongi pasatzera joan nintzen"

Euskadiko blokeko txapeldun da oiartzuarra, martxoaren 19an, Bilboko Piugaz rokodromoan bere egin zuelako txapela. Urtebetez lehiaketatik aldenduta egon arren indartsu itzuli da.

plenoa oiartzun

Kulturaz Bete Arte elkartearen eta udalaren hitzarmena, aurrera

Apirileko plenoa egin dute. Bi ordenantza berri hasi dira, eta migratzaileak erregulartzeko mozioak aurrera egin du.

metraiak 2023

Orgasmok film laburren lehiaketa abiatu du

Metraiak izeneko lehiaketa martxan da. Maiatzaren 21era arte aurkez daitezke euskarazko lanak. Hautatutakoek saria eta proiekzioa jasoko dituzte.

Alderdi eta sindikatuen negoziazio mahai bat eskatuko dute

Pasaiako Udaleko Langile Batzordeak mozio bat erregistratuko du hurrengo plenorako. Hiru eskaera jaso dituzte; tartean, negoziazio bilerak.

Haurren jai batzordea oiartzun

Haur eta nerabeen jai batzordea larunbatean elkartuko da

Iaz hasitako bideari jarraituta, xanistebanetan beraiek protagonista izango diren ekitaldiak landuko dituzte, ikastetxeetako proposamenak aztertuz.

oiartzun ke

OKEren gizonen talde nagusia, play-offetara

Ligako azkeneko partidua galdu arren, azken fasera sailkatu dira. Nesken hirugarren taldeak finaleko joanekoari buelta eman dio, eta igoera lortu.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-5-26)

Maiatzak 26ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

paul beitia

'Euskara eta klase sozialak' hitzaldia, ostegunean

Paul Beitiak hitzaldia emango du ostegun arratsaldean, kiroldegiko bilera gelan, Oarsoaldeko GKSk antolatuta.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aizpea Otaegi: "Jarraituko dugu dena ematen herri hau guztientzako bizigarriagoa izan dadin"

Pozik azaldu da Aizpea Otaegi emaitzekin, baina kezka ere badu abstentzioak gora egin duelako. Herritarrei babesa eta konfiantza eskertu die.

hauteskundeak
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Oiartzungo Udalbatza osatuko duten hamazazpi ordezkariak

Korporazioa osatuko duten hamazazpi zinegotzietatik 11 berriak izango dira. EAJko zinegotziek errepikatuko dute.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Honakoa da Lezoko udalbatza berria

Hemen Lezoko Udalak datozen lau urteetan izango dituen zinegotziak: zazpi EH Bildukoak dira, bost EAJkoak, eta PSE-EEk bat du.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Mikel Arruti: "Herriak esan digu bide onetik goazela"

Lezoko alkate izango denak eskerrak eman dizkie lezoarrei eman dieten konfiantzagatik. Hunkituta hitz egin du.

parte hartzea oiartzu hauteskundeak 2023 18:00
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Oiartzuarren parte-hartzea ez da erroldaren erdira iritsi, 18:00etan

Botoa emateko eskubidea duten oiartzuarren %48,94 hurbildu da hauteslekuetara, duela lau urte baino %4,48 gutxiago.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Ia bikoiztu egin da, 14:00etatik, parte hartzearen beherakada

Orain dela lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 4,39 puntuko beherakada neurtu dute pasaitarren parte hartzeari dagokionez.

Gehiago