Antxoberfest: hamalau garagardo eta hiru egunetarako plana

Antxoko Garagardo Festa hilaren 11tik 13ra bitarte ospatuko dute. Garagardoaz gain, sei kontzertu eta 'American crazy cars' erakusketa.

Irtera talde pasaitarrak kontzertua eskainiko du Donibanen

Bi trintxerpetar eta bi donostiarrek osaturiko taldeak ostiral honetan eskainiko du kontzertua, Bixi-Bixik kudeatzen duen Kultur Aterpean.

Bost hautagaitza arituko dira Oiartzungo Alkatetzaren bila

Maiatzaren 28rako zerrendak publiko egin ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. 2019an aurkeztu zirenak baino bat gehiago izango dira.

'Euskararen Errioa' euroka osatzeko erronka, martxan

Euroka kilometroko errioa osatzeko erronka jarri du martxan Kilometroak 23k; urrira arte izango da martxan iniziatiba.

anje duhalde

Kantagiltzaren ziklo berriak lau saio izango ditu

Maiatzaren 13an izango da lehenengo solasaldi musikatua, Anje Duhalderekin. Beste hiru gonbidatuak iragarri dituzte antolatzaileek.

hemenguk azoka udazkena 2022

HemenGuk-en azokan parte hartu ez dutenek izena eman dezakete

Ekainaren 3an egingo dute hurrengo azoka. Bertan parte hartzeko izena eman daiteke, maiatzaren 4ra arte.

[Galeria] Meipiko larunbat "hunkigarria", iruditan

'Txikitoen ahotsak' emanaldiaren aitzakiapean antolaturiko jaieguna giro ederrean eman zuten sanjuandarrek.

Maiatzaren Lehenean, Dantzari Txiki Eguna

Ereintza Dantza Taldearen kultur jardueraren 32. ekitaldia izango da. 380 bat dantzari txiki izango dira herrian.

kartel lehiaketa xanistebanak 2023

Aurtengo xanistebanetako kartel lehiaketa hasi da

Maiatzaren 31 izango da kartela aurkezteko azkeneko eguna. Baldintza eta oinarriak publikatu ditu udalak. Bihar, jai batzordearen bigarren bilera.

Ereintzako emakumeak, Euskadiko txapeldun

Pozik dira jokalariak, entrenatzaileak eta Ereintza elkartea osatzen dutenak, eta ez da gutxiagorako, lorpen itzela izan delako errenteriarrena. Jesus Romero entrenatzailearekin hitz egin du HITZAk une gozoaz, eta aurrerantzean dituzten erronken gainean galdetzeko. Izan ere, epe laburrean, mailaz igotzeko kanporaketa izango dute.

hauteskundeak 2023 oiartzun parte hartzea
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Ia lau puntuan jaitsi da parte-hartzea Oiartzunen

14:00etako parte-hartzea duela lau urte baino apalagoa izan da. 2.894 oiartzuar joan dira papertxoa hautetsontzian sartzera.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Parte hartzeak behera egin du, bi puntu eta erdian

Botoa ematera deituta dauden 30.507 herritarren artetik, %33,40 joan dira hauteslekuetara eguerdiko ordu biak arte.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Pasaiako hautetsontziak, geroz eta beteago

Boza emateko eskubideak —eta eguzkiak— Pasaiako kaleak barra-barra ditu. Gorabeherarik ez, oraingoz, herriko zortzi hauteslekuetan.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Festetan, demokrazia ariketa lasaia oraingoz

Inolako arazorik gabe hasi da hauteskunde eguna Lezon. Gaua luzatu dutenak ere boza ematera joan dira, mendekosteak baitira.

Hauteskundeak Lezon

Bost aukeraren artean erabakitzeko eskubidea dute 4.813 lezoarrek

2023-2027 artean herria udaletik nork gidatuko duen erabakitzeko aukera dute gaur lezoarrek. Bost alderdiren artean hauta dezakete.

Pasaiak plaza berri bat izango du aurrerantzean

1,2 milioi euroko inbertsioa behar izan du proiektuak eta gaurtik aurrera herritarren eskura geratuko da.

Ekainean lau urte beteko ditu Emakumeen Etxeak

Urteurrena ospatzeko, Emakumeen Etxeak egitaraua osatu du datozen asteetarako, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

pilota

Herriartekoaren partidak gaur arratsean jokatuko dituzte

Azkoitiaren kontra jokatuko dituzte final laurdenetako hiru partidak. Taberna zerbitzua egongo dela iragarri du Oiarpek.

ikurrina

Tourreko ikurrinari ekarpena egiteko aukera izango da Sagardo Egunean

Gure Eskuk postua jarriko du bihar Oiartzunen, goizez eta arratsaldez. Gure Eskuren materiala ere ero ahal izango da.

Gehiago