Gaztaño Erdigunearekin lotuko duen igogailuaren proiektua aurkeztu du udalak

Azpiegitura berriarekin,  eta obren amaiera fasean dauden Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotzen dituzten igogailuak amaituta, hamasei izango dira jada Errenteria-Oreretan eraikitako igogailuak, mugikortasun iraunkorra bermatzeko.

Azoka eraistegatiko kalte ordainak Luzuriagara bideratuko dira

3,4 milioi euro emango dizkio ETSk Pasaiako Udalari, Azoka eraitsi izanagatiko kalte ordain gisa. Zenbateko hori Luzuriagan inbertituko dute.

Saneamendurako lehen fasearen finantziazioa, aho batez aurrera

Udalbatzak ia milioi erdiko konpromisozko kreditua onartu du 2024ko aurrekonturako, Bonantzatik Santiago plazara arteko lanak finantzatzeko.

Sentsibilizazioa ezinbesteko, etxeko langile migranteen lan baldintzak duintzeko

SOS Arrazakeria Errenteria-Oreretako etxeko langile migranteen aholkularitza zerbitzuko teknikariek agerraldia egin dute gaur. Josepa Antoni Anitzenean duten egoitzan egin dute agerraldia, urteko balantzea aurkezteko, zehatz.

Etxez etxeko zerbitzua oiartzun

95 oiartzuarrek jasotzen dute etxez etxeko laguntza zerbitzua

Herriko 68 etxetan jasotzen dute, egunero, laguntza. Hemeretzi langilek ematen dute laguntza hori; lan-taldea handitu du udalak.

[Argazki galeria] Itsasoa zaintzeko saretu dira

Gaur goizean 'Mater' ontzian aurkeztu dute Itsas Zaintza Sarea, Gipuzkoako itsas entitateen topagune berria.

Antxoko adinekoen zentro berrirako proiektua aurkeztu dute

Udalak zenbait argazki aurkeztu ditu Eskalantegi 51-53 zenbakietako egoitzak izango duen itxura erakusteko. Lanak ez dira oraindik lizitaziora atera.

Pasaiako segada: hiru polizia baino ez dira agertu identifikazio saiora, eta Merinok ez du horietako inor ezagutu

Pasaiako segadan parte hartu zuten zazpi polizia Gipuzkoako Lurralde Auzitegira deituta zeuden gaur, identifikazio erronda batera. Hiru polizia soilik agertu dira epaitegira.

Nerea Uranga eta Julene Frantzesena / Urola Kostako Hitza
JESUS MARCOS, DONIBANE ESKUBALOIA KLUBEKO PRESIDENTEA.

[Elkarrizketa] «Iaz galdutako kategoria berreskuratzea lortu dugu»

Donibane Bonantza Gipuzkoako Lehen Mailan lehiatuko da, berriro, hurrengo denboraldian. Emakumeen taldea sortzeko eginahaletan ari dira.

LGTBIQ+ pertsonen ahalduntzerako espazioa sortu du udalak

Zerbitzua aitzindaria da, ez baitago instituzioek zein kolektiboak berak kudeatutako halakorik Errenteria-Orereta inguruko herrietan. Aitzindaria ere epe laburrean udalak egi bihurtuko duen beste mugarria: LGTBIQ+ Aholku Kontseilua.

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea babestera elkartuko dira

Portuan duten egoitza eraitsi nahi dutelako, desagertzear da kirol elkartea. Elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 13:00etan.

LGTBIfobiak lekurik izan ez dezan

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Oreretako EHGAMek deituta.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira maiatzaren 20ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 20ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Trintxerpeko akordeoi doinuak, Gezalan

Illunbe Akordeoi Orkestrak emanaldia egingo du Gezala Auditoriumean, ostiralean, 19:30ean hasita. Hamabost kidek osatzen dute taldea.

Elkarreraratzea lourdes del hoyo oiartzun

Lourdes del Hoyoren hilketa matxista salatuko dute

Oiartzungo Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, Orioko hilketa salatzeko.

'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan', igandean Landetxen

Metrokoadroka antzerki taldearen lana ikusteko aukera izango da Oiartzungoa. Uda aurretik azken aukera izango da.

black is beltza ainhoa oiartzun

'Black is Beltza II: Ainhoa', ostegunean Landetxen

Fermin Muguruzak aurkeztuko du bere animaziozko bigarren filma. Sarrerak webgunean eros daitezke.

Lezoko EH Bilduren hauteskunde ekitaldia, ostiralean

Mikel Arruti alkategaiak eta Itziar Ostolaza batzar nagusietarako hautagaiak parte hartuko dute ekitaldian.

PSE-EEk gaur egingo du ekitaldi nagusia

Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo du 18:30ean hasita.

Gehiago