Beraungo anbulatorioa

Duintasuna: «Borroka hau ez da hemen bukatu, luze joko du»

Herritarren presioari esker, ohiko ordutegia berreskuratuko du Beraungo anbulatorioak hilaren 16tik aurrera. Urritik arratsaldez itxita izan da osasun zentroa, auzotarren haserrerako.

[Erreportajea] Kultur proposamenek aterpe berri bat dute Donibanen

Urtea ixteko ate berri bat zabaldu du Bixi-Bixi Elkarteak: Kultur Aterpea inauguratu dute. «Herriari bizia emango dion» espazioa izango da, «elkarte, norbanako edo mugitu nahi duen edonorentzat».

orereta kafea

Errenteria-Oreretako asteburuko partidak (2023-01-06)

Touringeko, Beti Onako eta Orereta Kafeko talde guztiak bueltatuko dira lehiara. Ereintzakoek atseden izango dute asteburu honetan.

IÑAKI LABAKA. ABESLARIA

[Elkarrizketa] "Sormena eta sentimenduak bizirik daude beti, adina edozein dela ere"

Musikagintzan bide luzea egina duen arren, abenduan atera du lehen diskoa lezoarrak, ‘Itzultzeko garaia’. Grabazioan lagunez inguratu da sentimenduetatik sortutako letrei doinua jartzeko. Otsailaren 4an aurkeztuko du lana Lezon.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. ARITZ BAGUES KALPARSORO, TXIRRINDULARIA

[Elkarrizketa] "Dena eman dut beti, eta gustura noa egin dudanarekin"

Bizitza osoa bizikleta gainean eman ondoren, txirrindularitza uztea erabaki du Aritz Bagues oreretarrak. Bi gurpiletako lehia alboratu badu ere, ez du maite duen kirola alde batera utziko, Caja Rural taldeko txirrindulari gazteekin jarraituko baitu zuzendari gisa.

landetxe eraikina

Landetxe, herria artikulatzeko eraikina

Martxo hasieran irekiko dute Landetxe eraikina. Hainbat esparrutako zerbitzuen aterpe izango den eraikinari ukitu batzuk falta zaizkion arren, ari da forma hartzen.

Altzateko proiektuaren aldaketa, onartuta

Eremuaren antolamendu berria eta urbanizazioa zehaztuko duen programa onartu berri dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean. Behin betiko onarpen honi esker, udalaren esku geratuko dira zenbait lurzati.

Euskararen erabileraren azken neurketaren emaitzak, "sendoak"

Udalaren arabera, "2011ko datu beretsuetan" mantendu da erabilera. Hamar errenteriarretik batek egiten du euskaraz kalean.

oiartzungo udala berdintasun trebaketa

Berdintasunean formazioa jaso dute udal langileek

Udaleko administrari eta teknikari guztiak trebatu dituzte, sail guztietan feminismoa txertatu nahi dutelako. Formatzen jarraituko dute.

Garaipenen alde egin du balantzak

Errenteria-Oreretako kirol taldeek egindako partidetan garaipenak gailendu dira. Futbolean, jokatutako hamar partidetatik seitan garaitu dira bertakoak. Areto futbolean, Gamonentzat garaipena eta Ostikok, berriz, berdindu egin du. Eskubaloian, era lau partidetatik hirutan garaipena. Oiarsokoen talde bakarrak jokatu du asteburuan, horrek ere garaipena lortu du.

30 urtez AHTari "ez" esaten

AHTaren kontrako borrokaren hiru hamarkaden harira, erakusketa, hitzaldiak eta martxa antolatu dituzte Errenteria-Oreretan.

Carlos Bayonen 'Errenteria gero eta ederrago' erakusketak hartuko du Xenpelar

Konfinamendua amaituta, herriko haur parke, lorategi eta biribilguneei argazkiak egiten hasi zen Carlos Bayon errenteriarra, eta horiekin osatu du erakusketa.

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2023-03-17)

Oiartzungo pilota elkarteko kirolariek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Madalensoron bi partida jokatuko dira arratsaldean, eta beste bat bihar.

Lezoko udal aldizkariaren 14. zenbakia banatzen hasi dira

14. 'Zer berri LezOn?' udal aldizkaria etxe guztietan banatuko dute. Internet bidez ere kontsulta daitezke edukiak.

Komunikazio kanala sortu du PSE-EEk

Udal hauteskundeei begira, programa osatzeko herritarren eskaerak aintzat hartu nahi dituzte horrela. Apirilaren 30era arte egongo da Whatsapp taldetik mezua bidaltzeko aukera.

'Gipuzkoa martxan' herrian izango da asteburuan

Zumardian informazio banaketarako karpa bat jarriko dute. Ginkana antolatu dute, baita txikienentzat puzgarriak ere.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Gaur, Elorsoron, Miren Tabernak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Albiste barruan herriko taldeen asteburuko norgehiagoken hitzorduak.

Gehiago