Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Bi urte ondoren, Errenterian zehar ibiliko dira Hiru Errege Magoak

Ostegunean, 18:00etan, hasiko da Errege Kabalgata, eta Touring eta Juneren Hegoak omenduko dituzte.

Nexgraffena, munduko ehun pareta mural onenen artean

Street Art Cities mundu mailako plataformak 2022an proposaturikoen artean dago Nextor Otañok Ziritza etxean egindakoa. Bozketa zabalik da.

Eguzkik uhin elektromagnetikoak neurtu ditu gune zaurgarrietan

Errenteria-Oreretako erdiguneko gune zaurgarrietan neurketak egin ondoren, emaitzak kezkagarriak direla azaldu du talde ekologistak.

Herriondon ehiza debekatzea eskatu du Elkarrekin Gipuzkoak

Taldeak Herriondon 81 ehiza postu daudela azaldu du, eta han izaten diren oinezkoen segurtasuna zalantzan dagoela.

Pasaia "zahartze prozesu azkar batean" murgilduta dago

Antxo da 2022an gehien hazi den barrutia, eta ondotik Trintxerpe; sanpedrotar eta sanjuandar gutxiago daude. Denak, geroz eta adinduagoak.

[Galeria] Urtea bukatzeko, gogoz lasterka

Dozenaka eta dozenaka haurrek parte hartu zuten, 2022ko azken egunean, Lezoko Haurren VI. San Silbestre lasterketan.

Hemen da XII. Mitxintxola mendi lasterketa

Hilaren 15erako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako muinora igoera. Dagoeneko izena eman daiteke online.

Gamon ikastetxeak 'Zurekin batera goaz!' lemapean ospatuko ditu 50 urteak

Urteurren biribila behar bezala ospatzeko askotariko ekitaldi eta ekintzak egingo dituzte datozen hiletan.

Etxebizitza Bulegoa 2022

Etxebizitza Bulegoak 221 maizterri eman die zerbitzu

Oiartzungo 55 etxejabek bideratu dute beraien etxebizitza bulegoaren bidez. Une honetan 32 maizterrek behar dute alokairu soziala, azaldu dutenez.

Azken bi erailketa matxistak salatu dituzte errenteriarrek

Azken egunetan Euskal Herrian izandako bi erailketa matxistak salatzeko protesta egin zuen ostiralean Oreretako Mugimendu Feministak.

Etxebizitza Sindikatua sortu du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak

"Bizitzaren garestitze orokorraren" albo kalteak etxebizitzaren eremura iritsi direnez, arazoei era eraginkorrean aurre egiteko tresna izatea nahi dute.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Lezoko kirol taldeen asteburua gaur bertan hasiko da, areto futboleko taldeek eta Munttarperen gizonek partidak dituztelako.

Apirilaren 1ean izango da VIII. Taupada Fest!

Apirilaren 1ean elkartuko dira Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Sei talde arituko dira, eta sarrerek zazpi euro balioko dituzte.

Kirol taldeen asteburuko partidak

Errenteria-Oreretako kirol taldeek markagailuak alde jartzen saiatuko dira asteburuan dituzten partidetan.

Sei jauzi eman ditu jada Xaltok

Xalto pailazoaren 'Herrian xaltoka' egitasmoaren barruko bideoak otsailaren 10ean hasi ziren zabaltzen. Gaurtik, 'Gure iturriak' saila zabalik.

joana mendiburu

Joana Mendibururen hautagaitza aurkezteko ekitaldia, igandean

EH Bilduk ekitaldia egingo du datorren igandean, udaletxeko pleno aretoan. Egungo alkateak eta izan nahi duenak hartuko dute hitza.

Oiartzun ibai arroko hondakinak jaso dituzte

Fanderia zonaldeko ibaiaren alde bakarrean hogeita bi kilo hondakin jaso dituzte.

Ikas komunitatea mahaiaren bueltan, mende erdia ospatzeko

Cristobal Gamon Ikastetxeak mende erdia ospatzeko Ikas komunitate osoa batuko duen bazkaria antolatu du.

Egoitza berria inauguratuko du Lau Haizetara topaguneak bihar

Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean du egoitza berria topaguneak, eta inauguraziorako Antzuolako Karena musika taldearen emanaldia antolatu dute. 18:30ean hasiko dute inaugurazio ekitaldia.

Dory Lansorenak poesia errezitaldi musikatua eskainiko du

Trintxerpeko Alkateordetzan izango da emanaldia, datorren asteko larunbatean —hilak 25—. Sarrera doakoa da.

Gehiago