Aranburu, Europako Trinketeko Eskuz Binakakoan garaile

EPLEko Taberna, Chiapuso, Yorel eta Ruben, nazioarteko txapelketetan aritu dira Euskal Selekzioarekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkena, Juneren Hegoak elkartearen eskutik

'Ur-teak bete, abenturak bizi!' Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lanarekin gozatzeko aukera izango da urriaren 21ean. Sarrerak, salgai bihartik.

Kirol martxa, Lezoko kaleetan

Gaurtik eta ostirala arte, kirolarekin lotutako hainbat jarduera izango dira herrian, den-denak kalean.

mikelaldia 2023 argazkiak

Mikelaren oroimenak koloreztatu du udazken hasiera

Mikel Martin Conde eta Xanti Vicente 'Altxu' oroitu dituzte goizeko kalejiran. Arratsaldean, kabareta, afaria eta festa.

Eider Mendoza Kilometroak jaialdiko ordezkariekin batzartu da

Foru jauregian elkartu dira, eta aurtengo helburuak ezagutzea eta 2023. urteko edizioari babesa helaraztea ziren helburu nagusiak.

Ernaik elkarretaratzea egin du Aitor eta Galderren alde

Aitor Zelaiak eta Galder Barbadok pasa den astean jaso zuten espetxeratzeko agindua, eta horren aurka elkartu ziren atzo Herriko Plazan.

Uxue Arozena eta Alain Isasa

Kenpo kai txapelketara, esku hutsik ez etortzeko asmoz

Hurrengo asteburuan jokatuko dute, Tunisian, Munduko Kenpo Kai Txapelketa. Honbu elkarteko ordezkaririk ez da faltako; bertan izango dira Alain Isasa beteranoa eta Uxue Arozena debutaria.

Emakumeok Mugimenduan APPa aurkeztuko dute

Txita ibiltaria Pasaiatik abiatuko da hilaren 25ean. Hurrengo egunean Lezon izango da, eta 27an Oiartzunen.

ELI PESCADOR URALDE. Arraunlaria

[Elkarrizketa] «Urteekin ikasi dut irabazteko gogoa izaten, eta ez beharra»

Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru eman ondoren, agur esan dio arraunari Pescadorrek (Errenteria-Orereta, 1982). 2023ko Kontxa irabazi berri, ontzian, eman zion albistea taldeari.

[Erreportajea] Maitasunetik ehundutako aitortza

Mikel Martin Conde omenduko dute bihar. Hamaika borrokaren ekintzaileari, eta utzitako ondare politiko, sozial eta emozionalari aitor egiteko herriak egindako lanaren emaitza da Mikelaldia.

"Ni prest nago", eta Pasaia?

Enplegu publikoko 100 lanpostutik 2 desgaitasuna dutenentzat gorde beharko lirateke. Hori aldarrikatuko du Atzegik kanpaina berrian.

zure platerean hasten da mundua

'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, gaur

Labore Oarsok antolatu du ikus-entzunezkoaren emanaldia. Ondoren, inguruko ekoizleekin hitzaldia egingo dute.

pabellon 6 komedia madarikatua

Gerrak kritikatzen dituen antzezlana, igandean

Oiartzungo Antzerkizaleen denboraldiko programaren bigarren saioa izango da Pebellon 6 taldearen 'Komedia madarikatua'.

Palestinari elkartasuna erakustera deitu dute

Orereta Palestinarekin Herri dinamika sortu berriak deitu du elkarretaratzera Zumardian ostiralean 19:00etan.

Musika eskola zaharberritzen ari dira

Aste honetan kanpoaldeko lanak egiten ari dira. Barnealdean ere hainbat egokitze lan egin dituzte aurretik.

Patata Tropikalaren 'Zapata gorriak' emankizuna, barrutiz barruti

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko barrutikako programazioa prestatu dute Pasaiako lau liburutegiek.

endro txoria txori

Bretainiako Endroren 'Txoria txori'-ren bertsioa, Oiartzunen grabatua

Klervi Rouyer harpista eta Neven Le Pennec gitarristak osatzen duten bikoteak June Galardirekin grabatu du kantaren bertsioa.

teknologia digitalak

Konpetentzia digitalak lantzeko tailerrak Don Bosco eta Talaiosen eskutik

55 urtetik gorakoentzat dira tailerrak, bost denera, eta euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte saioak.

Gehiago