[Argazkiak] Sabelak beteta, orain dantzara!

Txiki utzi dute aurten ere Madalensoro pilotalekua Oiartzungo erretiratuek. Menuaren ginga, bazkalosteko dantzarako tartea.

Olaia Gerendiain eta Alaine Aranburu

[Argazkiak] Hasi da giroa Oiartzunen, sagardo eta pintxoak lagun

Baserritar egunean plaza hartzeko atsedena eman die behintzat euriak. Berehala jakingo dute herriko mokadu eta sagardo onenak zeinenak diren.

[Argazkiak] Sokatiran, Ugaldetxo nagusi

Auzoen arteko XXXV. Sokatira Txapelketa Ugaldetxok irabazi zuen, bai emakumeetan eta bai gizonetan.

[Bideoa eta argazkiak] Lehertu dira Xanistebanak

Zuberoa jatetxeko Arbelaitz anaiek bota dute suziria, baita Joana Mendiburu alkateak eta udalbatzako kideek ere. Bost eguneko festa dute aurretik oiartzuarrek.

[Bideoa eta argazkiak] Xanistebanak aske gozatu nahi dituzte

"Feminismoaren konplize" izatera deitu dituzte herritarrak Oiartzungo Feministen Asanbladako, Hatzamarkako eta Killirikupeko ordezkariek.

[Bideoa] Ondare mahaiak jaso du 2023ko kultur saria

Mahaia osatzen duten hamar kide joan ziren kultur saria jasotzera eta ondarearen gaineko jakin-mina sustatzea nabarmendu zuten.

Santakrutzetan zehar puntu morea izango da Pikukalen

Udal ordezkariak eta herriko eragileak jai berdinzaleago batzuen alde egiteko proposamen sorta eta protokoloa lantzen hasi dira.

[Argazkiak] Bukatu dira Iturriozko Santiyuk

Atzoko hitzordu nagusienetakoa, Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura eta Iker Sojoren 'desafiyua'.

Agur esan dio Landarbasok Baliri, euskal musikan historia eginda

Errenteriar abesbatzak Grand Prix sari nagusia, lau garaikur eta hiru urrezko domina ekarriko ditu etxera. Orain, turismoaz gozatzera.

plenoa oiartzun

Urte politikoko lehen plenoa, asteazkenean

Hamalau puntuko udalbatzarra izango da hilaren 27koa. 2024ko zergen ordenantza aztertuko dute, besteak beste.

Dozenaka lagunek egin dute bat Gudari Egunarekin, Jarkik deituta

Jarki antolakundeak gogor salatu du Euskal Herriak pairatzen duen "nazio eta klase zapalkuntza". Zapalkuntza hori indarrean dagoela baietsi du antolakundeak.

Oarso Bidasoko Hitza
galder aitor oiartzun

Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazi diete

Gazte arabarrek espetxeratzeko agindua jaso dute. Elkarretaratzea egin dute Oiartzunen, eta argazkia atera Antxon.

'78ko Erregimena: Orduko gakoak egungoak ulertzeko' hitzaldia, Bixi bixin

Pasaiako Bixi bixi elkarteak antolatu du hitzaldia, eta asteartean izango da, 19:30ean.

Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu martxan.

Arabiera eta euskara ikastaroetan izena eman daiteke jada

Urriaren 6an hasiko dira ikastaroak, eta ikasturte honetan hiru eskainiko dituzte. Guztiak doan izango dira.

Udal zerga ordenantzei ekarpena egin die PSE-EEk

Sozialistek proposatutako hiru neurri txertatu dituzte proposamenean. Udal zerga eta tasen balizko igoera, ordea, orokorra gaitzetsi dute.

Barbado eta Zelaiaren aldeko elkartasun argazkira deitu dute

Espetxeratzeko agindua jaso dute Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrek. Babes keinua egingo dute antxotarrek gaur.

aitor galder

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko elkarretaratzea, Oiartzunen

Gazte arabarrek espetxeratze agindua jaso zuten pasa den astean. Ernaik mobilizazioa antolatu du horren harira.

Beraun kaleko pilotaleku ondoko aparkalekua.

Beraungo udal pilotalekuaren ondoko aparkalekua, zabalik

Aparkaleku publikoan 63 plaza egin dituzte, eta jendearentzat zabalik dago dagoeneko.

xanistebanak balorazio bilera 2023

Xanistebanak baloratzeko bilera egingo dute asteartean

Udaleko ordezkariak zein herriko eragileek bilera egingo dute, festak errepasatu eta datorren urtekoetan zer findu daitekeen ikusteko.

Gehiago