
'AUX', 'Isilpean' eta 'Errobi' film sarituak zein Oiartzunen ekoitziko 'Zama' proiektatuko dituzte hilaren 17an, Landetxen.

Martutene La Terrazaren kontrako finala irabazi dute oiartzuarrek, Andoainen. Play-offetan irabazi dute txapela.

Igandean —hilak 11— izango da Muxiko Eguna 12:00etan hasita Herriko plazan, Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.

Azkoitiaren kantxan jokatu dituzte itzuliko hiru partidak, eta joanekoan bezala, bi irabazi eta bestea galdu dituzte oiartzuarrek.

Finalean hiruna berdindu eta gero, penaltietan 5-3 nagusitu zen Antxo AF 'B' Laskorainen aurka. Gipuzkoako kopa antxotarrena da.

Oiartzungo garraio enpresa batean lan egiten zuen langileak. Sektorean hil zen seigarrena da aurten; baldintza txarrak salatu ditu sindikatuak.

Partidak irabazita finalean sartu da Errenteria Herriarteko txapelketan . Horrenbestez, Donostiaren aurka ariko dira datorren asteburuan Herriarteko Pala Txapelketa poltsikoratzeko, orain arte bezala, fin lanean.

Lehen astelehenero bezala, ekainean ere kalea hartu dute Duintasunako jubilatu eta pentsiodunek bizitza duinen alde.

Ergoienen hasi eta bukatzen den lasterketa zortzigarren aldiz egin dute. Mattin Odriozola eta Jaione Galdos izan dira oiartzuarrik azkarrenak.

Udako azoka aurreratu dute aurten. 19 postu jarri dituzte gaurko HemenGuk azokan.

Dario-Tolosa bikotea Peio Etxeberria-Gaskue bikotearen aurka arituko da lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta pilotariak.

Agerrealde etxadiaren atzean dagoen kantxan hobekuntzak egin ditu udalak. Egoteko mahai eta eserlekuak jarri dituzte baita ere.

Errenteria-Oreretako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak irudimena eta ipuinak landu dituzte Atlantikaldiaren barruan.

Sanpedroak ospatu dituzte Oiartzungo auzoan, ostegunetik igandera bitartean. Momentu polit asko utzi dituzte festek.

Red Bayko (Labrador, Kanada) badia gizateriaren ondare izendatu zeneko 10. urteurrena ospatzen ari da itsas faktoria. Izendapen horri esker, besteak beste, San Juan baleontzia berpizten aritu dira.

Urtero, uztailaren 2arekin, Batzar Nagusien pleno ibiltaria egiten dute. Aurten Oiartzuni egokitu zaio; alkateak harrera egin die.

Hiru baldintza bete beharko dituzte hautagaiek. Hilaren 26an jakinaraziko dute nork egingo duen lan, hautagaien artean zozketa egin ondoren.

Zortzi partida jokatuko dituzte aste honetan, launa asteazken eta ostegunean. Bakarra izango da Gipuzkoako txapelketari dagokiona.

Ekainak 30eko denbora-pasen dinamika martxan da. Sariak 'MUGEN GAINDI' poltsa eta 'BIHOTZEAN GILTZA' termoa dira.

Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa deitu du gaur arratsalderako. Zhen Jiang bikotekideak hil zuen pasa den larunbatean.