Taldean urratu dute bidea

Urdaburu Mendizale elkarteak ipar martxako SL-GI 56 ibilbide inauguratu du gaur. 60 lagunek hartu dute parte inaugurazio martxan.

Geroz eta handiagoa da Pasaiako Dantza Festibala

Kantitate, kalitate nahiz hartzen duen espazioari dagokionez, geroz eta zabalagoak dira PDFren hegalak. Hogei emanaldik hartuko dute Antxo.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Jesus Mari Martiarena: "Ohorea izan da Lezoko alkate izatea"

Jesus Mari Martiarenak gutun bidez eskerrak eman dizkie lezoarrei, alderdikideei, gobernukideei, gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariei, eta udal langileei.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Teo Alberro Bilbao, EH Bilduren alkategaia

«Alkatetza eskuratzea espero dugu. Hori da gure asmoa»

EH Bildu izan da lehen indarra Pasaiako lau barrutietan. Sei zinegotzitik zortzi izatera pasa da, eta abstentzioak gorako joera izan duen agertokian, botoetan gora egitea ere lortu du. Herritarren konfiantza eskertu du Teo Alberrok.

UDAL HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Aizpea Otaegi Mitxelena, EH Bilduren alkategaia

«Hamabi urtez egindako bidearen aitortza izan da emaitza»

Bigarrenez izango da alkate Otaegi, buru duen zerrendak herritarren babes zabala jasota laugarrenez. Hauteskundeen emaitzaren atzean, hamabi urtez EH Bilduk egindako lanaren aitortza dagoela sinistuta dago.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Joana Mendiburu Garaiar, EH Bilduren alkategaia.

«Taldekide asko berriak gara udalean, baina ez herrigintzan»

Oiartzunen ez da sorpresarik egon, eta EH Bilduk ordezkari bat irabazi du, EAJren kaltetan. Herritarrekin eta eragileekin elkarlanean jarraitu nahi dute gobernu berria osatuko dutenek, haiei protagonismoa emanez.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Mikel Arruti Salaberria, EH Bilduren alkategaia

«Ahotsa eman nahi diegu udalean ariko diren beste alderdiei»

Arruti izango da Lezoko alkate EH Bilduk gehiengo osoa lortuta. «Ilusioa pizteko» gai izan direla sinistuta dago, eta herritarrekin, eragileekin eta beste alderdiekin elkarlana ezinbesteko jo du «Lezoren alde aritzeko».

Donibane «harrera herri» bihurtuko du aurten Bixi-Bixik

Urteroko Gora Herriak dinamikarako apustu sendoa egin du aurten kultur elkarteak. Herrialde bat hautatzeaz harago, harrera bila irtenarazten dituztenak izango dituzte hizpide eta gonbidatu berezi.

[Erreportajea] ‘Lur urratua’, memoria historikoa gaurko ahotsekin

Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak frankismoaren esklaboen gaineko dokumentala egin du. Gurutze Susperregik eta Kepa Gonzalezek zuzendu dute, 64 lezoarren partaidetzarekin.

Duintasunaren elkarretaratzea, astelehenean

11:00etan egin dute hitzordua Herriko plazan. Batzarra eginda, manifestazioa bertatik abiatuko da.

gipuzkoako batzar nagusiak

Gipuzkoako Batzar Nagusiek plenoa egingo dute Oiartzunen, igandean

Urtero egiten duten Osoko Bilkura Ibiltaria Oiartzunen egitea egokitzen da. Eider Mendoza buru izango duen lehen batzarra izango da.

OKEko neskak Donosti Cup-en

Donosti Cupeko hainbat partida udalerrian jokatuko dituzte

Fanderia eta Beraungo estadioak aukeratu dituzte horretarako, eta bertan jokatuko dira oinarrizko futboleko txapelketa ospetsuaren partidetako batzuk.

Madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko aukera, aurten ere

Txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak.

txilibita fanfarrea

Ekitaldiz beteta dator uztaileko agenda

Musika, bisita gidatuak, Kanterri ikastaroa... Askotariko ekitaldiek osatzen dute uztaileko agenda. Albistean klik eginda kontsulta daitezke.

2023-6-29-1 pasaka

Pasaka txapelketako aste honetako emaitzak (2023-06-30)

Zazpi partida jokatu dituzte asteazken eta ostegun arratsaldean. Sei txapelketa herrikoiko partidak izan dira, eta bestea, Gipuzkoakoa.

Sanferminetako barrakek trafikoa desbideratuko dute

Larunbatetik uztailaren 10era bitarte ezingo da Luzuriagako aparkalekuko gunean aparkatu, baina badira alternatibak. Ez da aldaketa bakarra izango.

gure esku tour oiartzun

Euskal Herria munduari erakusteko zitak jarri ditu Oiartzungo Gure Eskuk

Iganderako hitzordua jarri dute, Landetxeko bihurgunean eta Gurutze auzoan. Astelehenean, Irun eta Hendaia artera zein Lintzirinera.

bertatik bertara uema

Oiartzungo hamabost establezimendu, UEMAren Bertatik Bertara kanpainan

Bisitariei udalerri euskaldunek duten "altxorra" erakustea da Bertatik Bertara kanpainaren ezaugarrietako bat.

Transmaribibollo juntadizoa Tourrari harrera egiteko

Igandean egin dute hitzordua, 16:00etan Errenteria-Oreretako sarrerako biribilgunearen parean —ortzadar bandera erraldoia jarrita dagoen eremuan—.

Gehiago