
Ahoan bilorik gabe esan du Inko Iriarte LABeko ordezkariak, istripu eta heriotza horien atzean "patronalaren inpunitatea" dagoela: "Europan araudi bat jarri zuten abian duela hiru hamarkada, eta patronalak, sinpleki, ez du betetzen".

FITUR azokan egingo dute hirugarren ekitaldiaren aurkezpen ofiziala, ostegun honetan. Bertan izango dira Pasaiako zenbait ordezkari.

Oarsoaldeko Txirrindulari Eskolak mendi bizikleta saioa antolatu du hilaren 28rako, 2009 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteentzako. Parte hartzaileak Karlos Saldise plazatik abiatuko dira, 10:00etan.

Atzo Altzaten lanean zela hil zen beharginaren senide, lankide eta lagunei elkartasuna adierazi diete bildutakoek.

Etxebizitza hutsak mobilizatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Errenteriako Udalak.

ETB1eko saiokoak Zamalbide auzoan ziren auzoan eta auzotarrekin grabazioak egiten. Bildutakoa hilaren 25ean (osteguna) aurkeztuko diete.

Otsailaren 7an abiatuko da matrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egiten dutenek, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeak izango dituzte aukeran.

Agustinak auzoan kokatuta dagoen establezimenduak 50 urte beteko ditu bihar, eta ibilbide horri aitortza egiteko, egun osoko jai egitaraua ondu dute biharko.

Antxoko batzordea joan den astean bildu zen eta datozen egunetan Trintxerpe, San Pedro eta Donibaneko bizilagunak bilduko dira.

Herriko Plazan egingo dute langilearen heriotza salatzeko protesta, 19:00etan.

Bekoerrota kiroldegiaren azpian dagoen guneak ur sarrera handi bat jasan du azken hilabeteetan, eta udalak hura hobetzeko erabakia hartu du. Jarduketek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi dute.

Galdetegi bat prestatu dute ikerketa hori egin ahal izateko.

Asteazkenean, hilak 31, egingo dute auzo batzarra Beraunen. Ongi Etorri auzo elkartean izango da 18:00etan hasita.

Xenpelar Bertso Eskolak eta Arkaitza tabernak antolatzen dute ArkaHitzak zikloa.

Helduentzako menua, menu beganoa eta haurrentzako menua izango dira bazkarian aukeran.

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta, kontzertua emango du bikoteak larunbatean. Donibaneko Kultur Aterpean izango da emanaldia.

Juanba Berasategi aretoan izango da emanaldia, arratsaldean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Itsas zakarrontziaren iazko datuak argitaratu berri ditu Mater Museo Ekoaktiboak.

Larunbateko muxikoen dantza emanaldiak trafikoan eragina izango duela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Aurreko astean lehen banaketa egin zuten Zituenen.