2024/1

David Iglesias Albizu. Hibaikako gizonen traineruaren entrenatzailea

«Arraunlarien konpromisoa jarri nahi dut lehen lerroan»

David Iglesias Albizu pasaitarra da Hibaikako gizon seniorren traineruaren entrenatzaile berria. Arraunean ibilbide luzekoa, arraunlarien konpromisoa eta lanerako gogoa nabarmendu ditu.

jon martin etxebeste
Jon Martin Etxebeste. EHUko irakaslea

«Bertsolaritzari Letek egin zion ekarpena brutala da»

Jon Martin Etxebestek 'Xabier Lete: bertsorik sakonena' liburua argitaratu du. Leteren obra sakon aztertzen du, batez ere bertsolaritzaren ikuspegitik.

Mendi Urruzuno, argazkilaria

«Txikitatik datorkit itsasoarekiko pasioa, kresala daukat odolean»

2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

Altzateko lan istripua
Altzateko lan istripua

Literaturatik edaten txikitatik

0 eta 5 urte arteko haurrei begira literatur eskaintza ondu dute Lekuona Fabrikan.

Altzateko lan istripua

Langile bat hil da Altzateko lanetan

11:00ak inguruan izan da istripua. Altzaten egiten ari diren etxebizitza eraikinetako batetik erori da langilea.

galderen agora

Filosofiak Galderen Agoran egingo du oihartzun

Oi(h)artzun Filosofikoa zena Galderen Agora bilakatuko da. Hilaren 28an izango da lehenengo saioa, eta herriko sortzaileak bueltatu dira dinamikaren plazara.

Argiztapen adimenduneko sistema berri bat izango du Pasaiako portuak

Portura sartzeko eta portutik ateratzeko gaueko jardunean "itsas segurtasuna indartu" nahi dute sistema berri honekin. Lanak 24 astez luzatuko dituzte.

Azken Ostirala dinamika abiatuko dute Sare eta Etxeratek elkarlanean

Hilean behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitea, salbuespen egoera amaitu eta lege arrunta aplikatu dadin eskatzea da iniziatibaren helburua.

Errugbi taldea sortuko dute Oarsoaldean

Batzar irekia antolatu dute larunbatean 11:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.

batzokia

1984ko kintoek 40 urteak irailaren 28an ospatuko dituzte

Oarsoaldeko deialdia egin dute iraileko azkeneko larunbaterako. Oraindik gorpuzten ari dira ideia, baina bazkaria eta afari-merienda egitea da asmoa.

Lezoko Aiton Bordak batzarrera deitu ditu bazkideak

Otsailaren 10ean bost hizketagai izango dituzte herriko erretiratuen elkartekoek. Herrikide zerbitzua martxan dela oroitarazi dute.

Lapurreta bat eragotzi dute antxotarrek

Lapurreta saiakera atzoko (astelehena) 18:30ak inguruan izan zen, Antxoko estanko batean. Gaur utzi dute epailearen esku ustezko lapurra.

cinco lobitos

'Cinco lobitos' filma, ostegunean Landetxen

Alauda Ruiz de Azuaren filma proiektatuko dute datorren ostegunean. Sarrerak eskura daitezke online.

Errenteriako lehenengo Indoor Duatloia, otsailaren 3an

Lasterketa eta bizikleta estatikoa txandakatu beharko dituzte parte hartzaileek, 3,2 kilometroko lasterketa eginda, 8 kilometro egin beharko dituzte bizikleta estatikoan, eta bukatzeko, 1,6 kilometroko lasterketa.

Peru izango dute hizpide Jabetze Eskolaren urteko lehen saioan

Urteko lehen saioa egingo dute hilaren 31n (asteazkena da). Maria A. Quispek gidatuko du ordukoa.

Oarsoaldeak Ingurumen Kudeaketako ikastaro bat abiatuko du langabeentzat

Ikasketa horiek otsailean hasiko dira, Oiartzunen. 420 orduko ikasketa teorikoa izango du goizetan, 09:00etatik 14:00etara, eta 80 orduko praktikaldia enpresan. Ikastaroa bukatuta, lanbide gaitasuna frogatzen duen ziurtagiria jasoko da.

Haurrak euskarazko bideo jokoetara gerturatzeko saioak egingo dituzte Pasaian

Game Erauntsia elkarteak lau saio antolatu ditu datozen asteetarako. LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartuko dute.

Gatz tailerra Familia Jolasean programaren barruan

Larunbatean izango da tailer hori, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, 16:30etik 18:30era.

Gehiago