2024/1

Itsas hondakin bilketa egingo dute Alabortzan

Hilaren 28an (igandea da) jarri du hitzordua Mater-ek. Bi ordu inguruko iraupena izango du bilketa herrikoiak.

Sute txikia izan da Iztietako balkoi batean

Arratsaldeko 18:00ak aldera piztu da sua Donostia kaleko etxebizitza batean eta ikusmin handia sortu du.

Hitzaldi sorta ondu du Gaztañoko auzo elkarteak

Zein baino zein interesgarriagoa den hitzaldi sorta antolatu du Gaztañoko Auzo elkarteak datorren hilabetean hasita. Otsailean, bi hitzordu izango dira, gainera.

antton valverde

Antton Valverdek jasoko du Sabino Arana Saria

Valverdek hilaren 28an jasoko du saria. Beste hainbat saridun egongo dira, lau guztira. Valverderen ibilbidea saritu nahi dute.

Haurrak eskiatzen jarriko ditu Urdaburuk

Haurrei begirako iraupen eski ikastaroa egingo du mendizale elkarteak otsailaren 3an.

Lurraldebusek zerbitzua hobetuko du Oarsoaldean eta Bidasoan

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Saldiseri omenaldia

Karlos Saldise giza eskubideen urraketen biktima bezala aitortua izan da

Egiari Zor fundazioaren eta lezoarren lanari esker lortu du Saldisek indar polizial edo parapolizialen biktima izan zenaren aitortza.

OTXEko harrobia, bikain ziklo-krosean

OTXEk bere lehen ziklo-kros denboraldia bukatu berri du. Klubeko kide gazteek emaitza paregabeak lortu dituzte, eta Iraia Zapirain eta Eneko Olveira txapeldun izan dira. Ane Zubeldiak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan.

"Donazioak", eskerrak emateko erakusketa

Azken bi urtean Jantziaren Zentroaren esku jantziak utzi dituztenei eskerrak emateko antolatu dute erakusketa.

maestro que prometió

Zinema emanaldia antolatu dute, datorren ostegunerako

'El maestro que prometió el mar' filma proiektatuko dute hilaren 18an, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

Euskal dantza tradizionalen emanaldia, larunbatean

Ereintza Dantza taldeak eta Herri Arte Eskolak egingo dute emanaldia.

Ostegunean, urteko lehen udalbatzarra Lezon

Zazpi puntu landuko dituzte herriko hamahiru zinegotziek 19:00etan hasiko den plenoan. EH Bilduren mozio bat dago, tren zerbitzuari buruzkoa.

joseba sarrionandia oiartzun

Joseba Sarrionandia hausnarrean jarriko dute hilaren 26an

Alternatiben Oihartzunak saioa antolatu du datorren ostiralerako. Sarrionandiak hausnarketak partekatuko ditu. Sarrerak, eskuragarri.

Sentsazio onak berreskuratu dituzte Donibaneko gizonek

Decotextil Euskadi Donibanek garaipen sendoa eskuratu du etxean. Lehen zati kaskar baten ondoren, bigarren zatian iraultzeko gai izan dira.

abeltzainak oiartzun batzarra 2024

Abeltzainek eta udalak urteroko bilera egingo dute hilaren 27an

Datorren larunbatean elkartuko dira udala, abeltzainak eta aldundiko Etorlur. Urte berrirako beharrak jaso nahi dituzte, abeltzainen eskutik.

oiartzungo ihotiak suzko akerra

Ihoteetatik ezin da ihes egin, baina bai haren ihes-gelatik

Familian jolasteko proposamen baten berri eman dute: Xabier Lizarragak egindako 'Oiartzungo ihotik: suzko akerra' ihes-gelarena.

Futbola eta eskubaloia baino ez asteburuan

Garaipenik ez da izan asteburuan etxeko taldeentzat. Areto futbola eta saski baloiak atseden hartu dute.

Ibon Taberna eta Julen Chiapuso, Txapeldun

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako Lehen Mailako Eskuz Binakako txapelak etxera ekarri dituzte.

oiartzun ke

Denboraldiko partidarik onenean azpiratu dute Añorga

Emakumeen talde nagusiak 4-1 garaitu du orain arte sailkapenean parekatuta egon den Añorga. Sara Radak fitxaketak bi gol egin ditu.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-19)

Lau barrutietako futbol eta eskubaloi taldeek asteburuan jokatutako partiden emaitza guztiak, hemen.

Gehiago