
Diziplina anitzetan aritu zen sortzaileak 80 urte beteko lituzke aurten. Leteren omenezko eskultura inauguratu dute, besteak beste.

Atzoko jokatu zen Itsas Mendi elkartearen Mitxintxolako Igoeraren hamahirugarren ekitaldia. 62 korrikalarik bukatu zuten proba.

Eroso irabazi zuten errenteriarrek, bigarren ontziari zazpi segundoko aldea aterata. Infantiletan eta promesetan garaipenik ez zuten eskuratu, baina oso txukun aritu ziren Zarautzek antolatutako estropadan.

San Juanek hiru lehen postu lortu zituen Orion egindako estropadan, eta San Pedrok bat. Ohorezko beste postu asko bere egin zituzten arrosek eta moreek.

Herritar talde batek sustatu eta burututa, Gazako sarraskia salatzen duen murala egin dute. Nola gorpuztu den azaldu dute.

Iaz bideratu zuen partida baino %73 handiagoa izango da aurtengoa. Eskaerak egiteko epea irekita dagoela gogorarazi dute.

65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua da. Arreta hori Aiton Borda Elkarteko udal lokalean eskainiko da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:30etik 13:30era.

Eskala handiko proiektu honetan parte hartu nahi duten lau barrutietako biztanleei mediku azterketa sakonak egingo dizkiete 5 urtean behin, datu base handi bat osatzeko. Lezoarrek ere parte hartuko dute.

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

Albaolak Aprendiztegi abiatu zuen 2017an, Nazioarteko Ontzigintza Tradizionaleko Eskola, helburu argi batekin: ogibidea ez galtzea. Ordutik, hainbat arotz pasatu dira Pasaiatik.

San Anton Txapelketan nagusitu da Oiarpeko pilotaria, Beñat Apezetxea goizuetarrarekin batera jokatutako finalean.

Reina aretoan egingo dute urteko lehen bilkura hilaren 26an, 19:00etan.

Jose Miguel Fernandez Barreira idazleak aurkeztuko du liburua bihar, Reina aretoan.

San Sebastian egunagatik ez dira partida asko jokatu asteburuan, baina gutxi horietan lortutako emaitzak ez dira onak izan oro har.

Distantzia luzeko Gipuzkoako XIII. Txapelketan urrezko hiru domina eta zilarrezko bat irabazi dituzte emakume sanjuandarrek.

Traineruen denboraldia prestatzeko lehen estropadan sanjuandarrek hiru segundoko aldea atera diote bigarren izan den etxeko traineruari.

Otsailaren 10ean izango da, 12:00etan. Aurtengo dantza kolektiborako Esne Beltzaren Nahi dut abestia erabiliko dute.

Papresak iazko otsailean inauguratu zituen instalazio berriak egiteko ingurumen baimen integratuaren aldaketari helegitea aurkeztu zion plataformak.

Arratsaldeko 18:30ean bilduko dira, auzo elkartearen frontoiko egoitzan. Aizpea Otaegi, Bernar Lemos, Leire Mazizior eta Yolanda Martin egongo dira.

Hurkoako kideek hitzaldi interesgarria eskainiko dute Juanba Berasategi aretoan, Donibaneko Aitona-Amonen Aterpeak antolatuta.