2024/1

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA.

[Erreportajea] Tokikoak ez galtzeko errelebo bila

Erreleboa behar duten establezimenduei laguntza eskaintzen die Oarsoaldea Garapen Agentziak Berrabiatu programaren bidez, tokiko ekonomia eta saltoki txikien ekosistema bizirik mantentzeko.

MARIASUN LANDA ETXEBESTE. IDAZLEA

«Literaturan idazlearen ideologia islatzen da»

Errenteriarrak 2023ko Emakunde Saria jaso berri du sormenaren bidez emakumeen eta nesken duintasunari zein berdintasunari egindako ekarpenagatik. Saria «erosotasunez» jaso duela aitortu du.

[Erreportajea] Pasaiako Zinema Txikia, egitasmo handia

Urteko lehen emanaldia jasoko du bihar arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Saio guztietan bezala, doako motora zerbitzua izango dute haur eta guraso pasaitarrek.

'Txalaparta', Kukai Dantzaren lan berria

Otsailaren 3an eta 4an taularatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jesus Rubio Gamorena da koreografia eta Aitor Etxebarriarena musika konposizioa.

Hibaikaren 11 batel lehiatuko dira larunbatean Orion

Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga txapelketa. Zarautzek antolatu du lehen jardunaldia, eta Hibaikako 11 ontzi ariko dira Orioko uretan.

korrika

Ane Santesteban Laboral Kutxarekin lehiatuko da

Aurten hasita, hiru urterako sinatu du txirrindulariak eta hortaz, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioarekin ariko da 2024, 2025 eta 2026an.

Korrika
korrika 2022 oiartzun

Oiartzun izango da Korrikako azken eguneko lehenengo herria

Martxoaren 24ko gauerdia pasatuta etorriko da aurtengo Korrika, Errenteria-Oreretatik. Lehenengo Korrika batzordea hilaren 19an izango da.

korrika

Hamabost minutu ahaztezin utziko ditu 23. Korrikak Lezon

Martxoaren 23ko 23:33an iritsiko da 23. Korrika Lezora, Donibanetik. Herrian egin beharrekoak prestatzeko lehen Korrika Batzordea, asteazkenean.

Ate joka da Mitxintxolako Igoera

Igandean egingo dute Oarso Bidasoko lasterketen urteko egutegiko lehena: Donibaneko Itsas Mendik antolatzen duen Mitxintxolako Igoera.

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketak baditu irabazleak

Maitane Arizti gasteiztarra, Olatz Mitxelena oiartzuarra eta Elias Gorostiaga kataluniarra sarituko dituzte aurki. Trintxerpeko liburutegian izango da sari banaketa.

Energia berriztagarriaren erabilera hedatuko du udalak

Madalensoro, Elorsoro, eta Udako Igerilekuetan, aurrerantzean, energia berriztagarria kontsumituko da bakarrik.

Madalensoron goxo-goxo pilotaz gozatzeko aukera, San Sebastian bezperan

Gaur arratsaldean eskuz binakako hainbat txapelketa eta kategoriatako partidako jasoko ditu herriko pilotalekuak. Unax Landak final bat du gaur.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-19)

Albiste barruan, futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko norgehiagokak. Atsedena dute saskibaloi eta areto futbolean.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-19)

Lau barrutietako taldeen asteburuko partiden informazio guztia, hemen.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-19)

Futboleko eta eskubaloiko taldeek bakarrik izango dituzte partidak asteburuan. San Sebastian egunak eragina izan du kirol egutegian.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-19)

Oiartzungo emakumeen taldeak Añorgaren bisita jasoko du igande eguerdian. Bi taldeak berdinduta daude, 31 punturekin. Mutilek jokatu dute.

%7,6koa da Lezoko langabezia tasa

244 pertsona daude lanik gabe Lezon Oarsoaldea Garapen Agentziak jasota dituen datuen arabera: 141 emakume eta 103 gizon.

Ate irekien saioak Orereta Ikastolan

Hilaren 30ean eta otsailaren 1ean egingo ditu Orereta Ikastolak ate irekien saioak, matrikulazio kanpainari begira.

Urteko lehen odol ematea, asteartean

Trintxerpe eta San Pedroko Odol Emaileen taldeak jakinarazi du egoitza berri batean egingo dituztela odol emateak aurrerantzean.

Gehiago