2024/1

kuestazioa altzibar 2023

'A'-rekin hasten diren auzoak ere ari dira kuestazioa prestatzen

Arraguako ihoteetako zitaren antolatzaileek jakinarazi dute nola eman behar den izena, baita Altzibarkoek ere.

Auzo batzarrei ekingo die udalak astelehenean

Bi urtetik behin egiten duen auzo batzarren dinamika abiatuko du udalak astelehenean, eta martxoaren 6ra arte herriko 15 auzoetako bizilagunekin bilduko da.

Punta-puntako kultur programazioa urtea hasteko

Urtarrila eta martxoa artean arte eszenikoen programazio zabala eskainiko du udalak Niessen Kulturgunean eta Lekuona Fabrikan.

Pelletak euskal kostaldera irits daitezkeelakoan, Itsasertza plana aktibatu du Jaurlaritzak

Plastikozko bolatxoen harira, itsas kutsadurari aurre egiteko beharrezkoak diren neurri eta bitartekoak antolatzen dira.

ARTXIBO BILUZIA Amets Badiola Rubio 2 tx

Metrokoadrokak igandean estreinatuko du pieza eszeniko berria

'Artxibo biluzia konferentzia performatiboa' taularatuko dute Usurbilen, hango udalak emandako beka bati esker sortutakoa.

xabier lete omenaldia 2024 oiartzun

Xabier Lete gogorarazteko ekitaldi sorta, asteburuan

Leteren bizitzari eta obrari buruzko bi bideo-elkarrizketa ikusgai izango dira asteburuan, udaletxean. Igandean, eskulturaren inaugurazioa eta oratorioa.

Pasaiako barruti guztietan, biztanleria gora

Urtebetean 97 biztanle irabazi ditu Antxok, 76 Trintxerpek, 23 Donibanek eta hamabi San Pedrok. Pasaiako biztanleria 16.744 pertsonakoa da.

Greba feminista orokorraren gaineko balorazioa egingo dute ostiralean

Antxoko Mugimendu Feministak bilerara deitu ditu pasaitarrak. Grebaren balorazioa egiteaz gainera, herrian eman nahi dituzten "aldaketetan parte hartzera" ere deitu dute.

Arranoak antxotar izan nahi zuen, baina horrela ez zen arrano izango

Jone Arrizabalaga antxotarrak noraezean zebilen arrano bat jaso, eta babestu du. Hura egoki artatzeko gune batera eraman dute udaltzainek.

txalaparta

Txalaparta tailerrak emango dituzte Oarsoaldeko sei euskaltegietan

Ikastaro horiek Oreka TX txalaparta taldeko Harkaitz Martinez de San Vicentek emango ditu. Saioen helburua da gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea.

arditurri

'Iparra galdu gabe' ibiliko dira igandean

Arditurriko parketxeak antolatuta, Aiako Harria natura parkean orientazio-jolasean arituko dira hilaren 21ean.

Landarbaso Trailerako izen ematea hilaren 29an zabalik

Maiatzaren 5ean izango da Urdaburu Mendizale Elkartearen mendiko lasterketa. Orotara 250 dortsal jarriko dituzte salgai.

Errotak egiteko tailerra antolatu dute igandean

Igandean izango da 10:00etatik 13:00etara. Izena eman behar da aurretik parte hartzeko.

olatz retegi rekalde

‘Zaintza eta etika feminista’ hitzaldia, hilaren 22an

Olatz Retegi Rekalde antropologoa gonbidatu du Killirikupek, astelehenerako. "Bizitzak erdigunean" jartzen jarraitu nahi dute.

ugaldetxo auzo lokala

Ugaldetxoko auzo lokalaren balantzea egingo dute

Hilaren 22an, astelehenarekin, elkartuko dira batzar irekian, orain artekoak errepasatu eta 2024ko kudeaketa plana aurkezteko.

Kantu jira eta ganbera musika larunbatean Lezon

12:30ean aterako da 2024ko lehen kantu jira Aiton Bordatik. Arratsaldean, musika eskolako lau ikasleren ganbera musika emanaldia.

Topaketa informalak egingo ditu Iratzerrik

Herrian energia berriztagarrien komunitatea sortzeko bidean aurrera urratsak egin nahi ditu Iratzerrik, lezoarrekin aurrez aurre bilduz.

Zartaginak eta mailuak prest dituzte trintxerpetarrek

Hilaren 28an (igandea da) egingo dute kaldereroen desfilea. Ordukoa prestatzeko entseguak egingo dituzte datozen egunetan.

Gehiago