2024/1

palestina oiartzun murala

Palestinarekiko babesak Landetxeko txoko batean hartu du aterpe

Palestinarrei elkartasuna adierazteko horma-irudia margotuta, hura aurkezteko ekitaldia egin dute, hainbat jarduerekin.

Zaintzez gogoetatzen hasiko du urtea Emakumeen Etxeak

Zaintzen gainean hausnartzeko beharra erdigunean jarriko du Emakumeen Etxean. Argazki erakusketa, dokuforuma, Zaintza arkitekturen gaineko hitzaldia, eta tailerra antolatu ditu hilabete honetarako.

beti gazte sokatira

Euskal Herriko Sokatira Txapelketako kanporaketa, Oiartzunen

Emakumeen 500 kiloko kategoriako zazpi talde arituko dira larunbatean Elorsoron, eta gizonen 600 kiloko mailako beste hamar.

[Bideoa eta argazkiak] Justizia soziala bermatuko duen erreforma fiskala eskatu dute

Pentsioei ezarritako KPIaren igoera ez dela nahikoa eros ahalmenari eusteko salatu du Duintasunak. Iztietako anbulatorioaren aurrean bukatu dute protesta, osasun sistema publiko kalitatezkoa exijitzeko.

Hiru ikertu eta hamalau salaketa urtezahar gaueko sutearekin lotuta

Ikerketa martxan da oraindik ere sutearen nondik norakoak zehazteko. Hiru pertsona ikerketapean daude gertakariarekin lotuta.

"Prest gaude presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko"

Pasaiako Sarek agerraldia egin zuen atzo, herriko eragile eta norbanakoekin, larunbateko Bilboko manifestaziorako deia egiteko.

EHKS aurkeztu dute Oarsoaldean

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista antolakunde berria joan den abenduaren 16an aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan. Orain eskualdeka ari da aurkezten.

Hilaren 13an hasiko dira Gipuzkoako Batel Ligako estropadak

Herrialdeko ligak hamabi estropada puntuagarri izango ditu. Gipuzkoako Txapelketa, apirilaren 13 eta 14an San Pedron.

Iraupen eski ikastaroa antolatu du Urdaburuk

Hilaren 27an eta 28an egingo du ikastaroa Urdaburu Mendizale elkarteak; plaza kopurua mugatua da.

Sutea

Sutea izan da Trintxerpeko etxebizitza batean

Goizaldean izan da sutea, Ulia etorbideko 14. zenbakiko logela batean. Bertan zeuden emakumea eta haren hiru seme-alabak onik atera dira.

Trintxerpe-San Pedro eta Donibaneko ludoteketan izena eman daiteke jada

Bazkideak ez diren haurrek 2023-2024 ikasturtearen bigarren zatian parte hartzeko aukera izango dute. Antxoko ludotekan ez da izen ematerik zabaldu, plaza kopurua beteta baitago jada.

iparra galdu

Orientazio jolas bat, hilaren 21ean Arditurrin

Familiei begirako jarduera Arditurri parketxearen inguruan gauzatuko da, eta ibilbidean zehar froga ezberdinak bilatu beharko dira. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretiko izen-ematea.

Ipar Lurmuturra argazkitan, Urdabururen eskutik

Argazki erakusketa egingo du Jon Unzuetak Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan bihar, osteguna.

Pasaitarrak, inauterietarako motorrak berotzen

Antxoko Topaguneak aukeratu du aurtengo gaia: EITB. Trintxerpetarrak, berriz, musika taldez mozorrotuko dira.

Lekuona Fabrikaren itxiera orduetan aldaketak

Otsailaren 3tik aurrera, larunbatero 13:30ean itxiko dute.

Mairu intxaurra

'Intxaurrak', igandean antzerkiarekin gozatzeko

Lesakako Mairu antzerki taldearen lana ekarriko du Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak. Sarrerak salgai daude.

lur korta

Urteko lehen ipuin kontaketa saioa, Lur Kortarekin

Datorren ostegunean, hilak 18, izango da emanaldia, Manuel Lekuona bibliotekan. 2 eta 3 urte dituzten haurrei zuzenduta dago saioa.

Galtzaraborda igerilekua

350 haurretik gora hartuko dute parte eskola igeriketa kanpainan

Urtarrila eta ekaina bitartean hogei eguneko iraupena izango duten txandatan banatuta hartuko dute parte Errenteria-Oreretako ikasleek.

Errenta mailaren araberako hobariak eska daitezke

Hilaren 1etik indarrean daude Lezoko ordenantza fiskal berriak. Ordenantza horietan, besteak beste, uraren, estolderiaren eta zaborraren tasetan hobariak aurreikusi ditu udalak.

Gehiago