Orereta Ikastolako txikienek arratsaldez egin dute Inauterietako desfilea, Erdialdeko kaleetan barrena. Autotxokeak, ahateak, trena... atrakziorik ez da falta Erriol(h)andian.
Elizalde Institutuko ikasleek ikastetxea utzi eta Madalensorora abiatu dira gaur, mimoz prestatutako ikuskizunak plazaratzera.
Udaleko iturriek HITZAri jakinarazi diote A eta B portaletako bizilagunak datozen orduetan itzuliko direla. C eta Dkoak zain daude, eta solairuartekoak ezingo dira oraindik itzuli.
Haurtzaro Ikastolako ikasleek ikastetxean hasi eta bukatu den kalejira egin dute, herria girotzeko. Dantzan bukatu dute goiza.
Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek inauterietako ohiko desfilea egin dute herriko kaleetan barrena. Festa giroa nabaria da Errenteria-Oreretan.
Trintxerpeko Herrera kalean bizi dira maizterrak. Etxebizitzen gainean trenbideak sortuko dituzte, eta egoera salatzeko agerraldia egingo dute astelehenean.
Inauterien barruko Trapujale Festa egin dute hamarka eta hamarka ikaslek, gurasoz inguraturik. HITZAk zenbait irudi bildu ditu.
Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek inauterietako emanaldia eskaini dute gaur goizean. Harmailak lepo beteta utzi dituzte gurasoek.
Bizarain Ikastolako HH eta LHko ikasle eta irakasleek Inauterietako desfilea egin dute Beraun auzoko kaleetan barrena. Adi adi jarraitu dituzte bide bazterretik guraso eta aiton-amonek haien dantzak.
Hasiera batean Xenpelar Etxea aipatu zuten antolatzaileek, baina Merkatuzarren izango da aurkezpena, hilaren 15ean.
Led motako argiteria instalatzen ari dira. Foku berri hauekin energia erabilera %50ean murriztuko dela diote udaleko iturriek.
Mozorroak prest, kaleak hartzeko eguna izango da biharkoa Antxo, Donibane eta San Pedron. Egun osoko egitarauak antolatu dituzte.
Otsailaren 18an zuten jarria lehen hitzordua. Izen emateak berehala bete ziren, eta, honenbestez, bigarren saioa egingo dute hilaren 25ean.
Datorren ostegunean zerbitzu berria aurkeztuko du Macarena Mugika abokatuak, Altzibarko eskola zaharretan. Udalak jarriko du martxan zerbitzua.
Astelehenean izango da irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, San Pedron.
Palestinako bandera jartzea elkartasun keinu gisa onartu zuen udalak, Orereta Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztutako mozioa babesteko unean.
Mejillon Tigre kolektiboaren irakurketa dramatizatua ekarriko dute Antxora. Emanaldia 21:00etan hasiko da, kultur etxean.
Inauteriak direla eta, partida asko ez dituzte jokatuko. Futbolean, nazional mailako partidak eta gizonen talde nagusiarenak jokatuko dute.