
Trintxerpeko Herrera kalean bizi dira maizterrak. Etxebizitzen gainean trenbideak sortuko dituzte, eta egoera salatzeko agerraldia egingo dute astelehenean.

Inauterien barruko Trapujale Festa egin dute hamarka eta hamarka ikaslek, gurasoz inguraturik. HITZAk zenbait irudi bildu ditu.

Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek inauterietako emanaldia eskaini dute gaur goizean. Harmailak lepo beteta utzi dituzte gurasoek.

Bizarain Ikastolako HH eta LHko ikasle eta irakasleek Inauterietako desfilea egin dute Beraun auzoko kaleetan barrena. Adi adi jarraitu dituzte bide bazterretik guraso eta aiton-amonek haien dantzak.

Aretoak lepo beteta uzten jarraitzeko asmoa dute Jarana taldea osatzen duten abeslari jubilatuek. Orain arte eskainitako saioek arrakasta handia izan dute, «sorpresa handia» eraman dute ikusleek.

Ur bide bat izan du 'Maria Reina Madre' ontziak eta 09:00etan sorospen hotsa egin dute. Tripulazio osoa salbatu dute eta onik dira.

Pellet edo mikroplastikoen aferak berria badirudi ere, aspaldiko arazoa dela berretsi du ‘Mater’ Ontzi Museo Ekoaktiboak. Itsasoko plastikoaren kontrako borrokan keinu txikiak «erraldoi» bilaka daitezkeela argi dute.

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea jo eta su ari da biografiak osatzen, fitxaketa berriekin. Herriko gizon eta emakumeen biografien artean parekidetasuna lortu dute. Ez dute geratzeko asmorik.

Martxoaren 15etik 17ra Lezoko gazteek eta Nafarroako Erriberako herrikoek, Korrikaren testuinguruan, elkar ezagutzeko eta elkartruke egitasmoak garatzeko urratsa egingo dute.

Teo Alberro alkateak jakinarazi du "prebentzio" neurri bezala hartu duela erabakia udal arkitektoak. Sotoa egoera nahiko kaskarrean geratu dela azaldu dute udaleko iturriek.

Korrika hasteko hilabete falta denean, Lezoko Korrika Batzordeak bilera egingo du, 18:00etan hasita, Oroitzene AEKn.

Irakurzaletasuna sustatzeko hileroko saioa datorren astelehenean, hilak 19, izango da. Hainbat oharren berri eman dute antolatzaileek.

Hilabetean zehar hogeita hamar dominatik gora lortu dituzte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek hainbat kategoriatan.

Elorsoro kiroldegiko bilera-gelan izango da urteko lehenengo odol-ematea. Hilaren 20rako egin dute deialdia.

Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari udalerria tenkatutako eremu izendatzeko eskaera ofizialaren gaineko balorazio egin du PSE-EEk. anbizio falta egotzi dio gobernu taldearen Udal Etxebizitza Planari.

Zaharren etxe batean egiten duten osasun ikuskatze baten harira sortutako galderari erantzuten dio obrak: "Gure xaharrekin zer egiten dugu?".

Josetxo Otegi historiagilea izango da hizlaria. Ostiralean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, Gaztañoko auzo lokalean.

Iganderako prestatu du Xoxolur Mendi Klubak hurrengo irteera. Izena emateko epea ostegunera arte da zabalik.

Etxebizitza politiken gaineko adierazpenak egin zituen atzo Podemos Euskadik. Errenteriako Udalak udalerria tenkatutako eremu izendatzeko eskaera ere izan zuten hizpide, eta eredu gisa jarri.

Hibaikaren hiru ontzi aritu ziren Oriako jaitsieran; Senior emakume eta gizonak, eta Gazte Mailako mistoa.