
Lezoarrak berriki aurkeztu du ‘Eskribu galduen bila’ liburua. Haren ibilbidearen luze-zabalaren erakusleiho da. Askotariko esparruetan ibilitakoa da Urkizu, emankor, eta sorterriarekin estu lotuta.

Azeri dantzak eman die hasiera Inauteriei. Gaurtik asteartera atrakzio parke erraldoia izango da Errenteria-Orereta.

Hasi dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. Lezoko Dantzazaleak taldeari aitortza egin diote, Trapujale Sariarekin.

13:15ak aldera piztu da sua Nafarroa hiribideko 16. atariaren ondoan, erabilerarik gabe zegoen lokal batean.

Fortuna taldeko tiratzaile pasaitarra eta June Ruiz hernaniarra Napolin (Italia) izango dira hilaren 21etik 26ra. Espainiako Federazioak lehen aldiz bi tiratzaile gipuzkoar hautatu ditu. Kadete mailan arituko dira.

Hamasei taldek parte hartuko dute Oiartzungo olinpiadetan. Lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da, eta dena ez da kirolera mugatuko.

Atzerako kontaketa hasi da eta Ereintzako azeriak adi-adi daude plazara atera eta Inauteriei hasiera emateko. 19:00etan abiatuko dira Juan Olazabal kaletik.

Ostegunzuria da gaur. Lezoko inauteriak hasiko dira. Martizkone baserria uzteko prest da Trapujale, herrigunera jaitsi nahi du.

'Trabajadoreen' barrakoien erreplika eraiki dute , Kattin Txikik eta udalak. Omenaldian parte hartzera gonbidatu dituzte oiartzuarrak.

1545 argitaletxeak 'Literatura plazara' iniziatiba antolatu du. Bederatzi ekitaldi dira, literatura ardatz duten jarduera askotarikoekin.

Euria eta haize bortitza iragarrita daudenez, Lezoko Udalak erabaki du bertan behera uztea inauterietako gaur arratsaldeko jarduerak.

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza jaso dute filmean. Patxi Bisquert da arduraduna, eta Juanba Berasategi zenarekin ondu zuen filmaren ideia. Auzolanean ekoitzi dute proiekzioa.

100 urte egin zituen Touringek iaz; ostiralean jarriko diete ginga mendeurrenari.

Aurtengo gizonen txapelketan 78 bikotek eman dute izena, eta asteburuan zazpi partida jokatu dituzte. Emakumeena apirilean hasiko da.

Bazkarirako txartelak gaurtik martxoaren 1era arte izango dira salgai Mirentxu liburu dendan eta hainbat emakume elkarteetan.

Trintxerpek lekukoa hartuko die aste honetan Antxori, San Pedrori eta Donibaneri. Trintxerpeko Jai Batzordeak gustu eta publiko guztietarako proposamenak ondu ditu. Programazio osoa, albistean.

'Libia' ontzia seigarren izan zen sailkapen nagusian, eta bueltan diren Batelerak, berriz, zazpigarren izan ziren.

Salaberria eta Landak zein Etxeberriak lortu dute Lesakako Arkupe Txapelketako finalaurrekoetara iristea. Partiden balantzea, positiboa.

Pasaia markagailuan aurretik jarri bazen ere, Leioak garaipena lortu zuen Jesus Mari Zamoran (1-2). Zuri-gorriek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, baina soilik hiru puntura dute salbazioa.