2024/3

EITBren lau hamarkadako ibilbidea jaso du Urtzi Urkizuk

Kazetari lezoarrak EITBren iragana eta etorkizuna jorratzen dituen liburua idatzi du: ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’. Euskal ikus-entzunezko edukien inguruko hausnarketa ere sustatu nahi du.

Indarkeria Matxista
indarkeria matxista plaka

Eraso matxista gaitzetsi dute udal talde politiko guztiek

Bat egin dute Oreretako Asanblada Feministak bihar (osteguna) deitu duen elkarretaratzearekin; 19:00etan izango da, Herriko Plazan.

goiuri zabaleta eta irati zabala

Emakumeen Binakako Pilota Txapelketako partida, Madalensoron

Datorren igandean, Andrea Aldaregia eta Olatz Ruiz de Larramendik osatutako bikotea Goiuri Zabaleta eta Irati Zabalaren kontra arituko dira.

Rock eta hardcore doinuak, Taupada Festen bederatzigarrenean

Zintzilik irrati librea laguntzea du helburu jaialdiak eta honakoan ere musika gogorraren aldeko hautua egin du rock eta hardcore doinuekin osatuta kartela.

Pasaiako udal langileek greba egingo dute asteartean

Besteak beste, %10eko soldata igoera eskatuko dute, "erosahalmena berreskuratzeko" asmoz. Greba iragartzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.

'Bantzan', musika dantzan jarriko duen ikuskizuna

EMKE Musika Banda eta Ereintza Dantza taldeak ikuskizuna ondu dute elkarlanean, 'Bantzan'. Emaitza, hilaren 23an eramango dute agertoki gainera.

Donibane eta San Pedro lotzen dituen txalupa, badiaren erdian.

Gaurtik, motora Mugin

Tarifa 0,48 eurokoa izango da bidaia bakoitzeko. Alkateak "eskaera historiko" bati erantzuna eman zaiola adierazi du.

Antxoko Musika Astea, beteranoa baina fresko

Igandean hasiko da Antxoko Musika Astea. Goi mailako lau kontzertu jasoko dituzte San Fermin elizak eta pilotaleku zaharrak.

Martxoak 8

Lau hamarkada bete konplizitate sareak josten

Gaur egun zazpi emakume talde daude Errenteria-Oreretan beste hainbeste auzotan, eta 1.000 emakumetik gora biltzen dira horietara antolatutako ikastaroetan parte hartzera.

Indarkeria Matxista

Emakume bat eraso dutela salatzeko, elkarretaratzea ostegunean

Herriko plazan egingo du elkarretaratzea Oreretako Asanblada Feministak ostegunean, 19:00etan.

udalekuetako hezitzaileentzako tailerra oiartzun 2024

Udalekuetako hezitzaileentzako tailerra antolatu dute

Udalekuetako hezitzaileei euskararen erabilera sustatzeko erremintak emango dizkiete hilaren 15ean. Izena eman daiteke jada.

Eskola Kirola, jasangarritasunaren bidean sendo

Oarsoaldeko Eskola Kirolak bizitza jasangarriaren aldeko apustua sendotu du, joan-etorri jasangarriak sustatzen dituzten neurriak bultzatuz. Iaz, desplazamenduen %43,64 modu jasangarrian egin ziren.

Martxoak 8

Martxoaren 8aren harira, ekitaldi sorta Donibanen

Datozen egunetarako hitzaldia, ikastaroa, bazkaria eta omenaldia antolatu ditu Bixi Bixi elkarteak, ostiraleko Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira.

Hautesleen errolda kontsultatzeko epea, zabalik

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira egin daiteke erroldaren kontsulta, eta behar balira, erreklamazioak.

Zaria Koru Eskola eta Quebeceko Les Petits Chanteurs de Lavalen kontzertua, etzi

Iztieta auzoko San Jose Langilearen elizan izango da emanaldia, 20:00etan; Quebecekoek egingo duten biraren lehen emanaldia izango da.

Hauteskunde errolda eta mahaien kokapena, kontsultatzeko moduan

Apirilaren 21eko hauteskundeetan eratuko da Eusko Legebiltzarra. Hauteskunde errolda azaroaren 29ko datuekin osatu da.

Egiteko falta diren auzo batzarrak, ekainean izango dira

Hauteskunde-legea dela eta udaleko zerbitzu juridikoekin kontrastea eginda hartu du erabakia udal gobernuak.

udalekuak oiartzun 2024 izen ematea

Udalekuetan izena emateko epea gaur zortzi hasiko da

Uztaileko udalekuetan izena eman daiteke online, hilaren 11tik 24ra bitartean. Hamabostaldi bat edo hilabete osoa aukera ahal izango da.

Hibaikako Oier Gallastegi bigarren Gipuzkoako Ergometro Txapelketan

Mutil Gazteen Mailan izan da bigarren Hibaikako arraunlaria. Beteranoetan Hibaikako arraunlari bat, Mutil Gazteen eta Haur Mailako bina aritu dira proba berean.

Gehiago