2024/3

[Erreportajea] Antxoko Biteri plazako zementutik, eskubaloiaren gorenera

1974an Espainiako txapeldun izan zen Antxoko CD Pasajes eskubaloi taldea, emakumeen kirolean aitzindari izan zena. Urte dezentez maila gorenean lehiatu ziren, izen ezberdinekin, baina erro berberarekin.

korrika

Harro egin zuten, egiten ari dira, eta egingo dute euskaraz

Dinokorrika edo adinekoen Korrika egin dute gaur Lezon. Gazte ez izan arren, euskararen aldeko jarrera irmoa azaldu dute partaideek.

Korrika

Beraun eta Kaputxinoetan ere, Harro Herri!

Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.

Ibai ertzetan sare gehiago jar daitezela eskatu du Eguzkik

Aldundiak zeregin horretarako onartu duen diru partida balia dezatela eskatu die talde ekologistak Oarsoaldeko udalei.

Euskararen aldeko lana aitortuko diete Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalderi

Joxepa Antoni Aranberri anitzeneko lekuko txanda Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugaldek eramango dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen izenean.

Nerea Azkona eta Marta Burgos, Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleak

Andra Mari abesbatzak eta Musikenek antolatzen dute beka, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa, laugarrena izan da.

korrika

Lezoko elkartasunak Sahararaino eraman du 23. Korrika

Lezoar talde bat Saharan da elkartasun lanean, erizainak dira. Bertan bizi direnei laguntza emateaz gainera, ez dute aukerarik galdu 23. Korrika haraino eramateko.

Portua Jaurlaritzaren "eskumen esklusibo" izatera pasa dadila eskatu du EAJk

Eusko Legebiltzarrerako Oarsoaldeko eta Bidasoko hautagaiak aurkeztu zituzten atzo. Besteak beste, portuko azpiegitura desklasifikatu, interes orokorreko izaera kendu eta Jaurlaritzaren eskumen esklusibo izatera pasa dadila nahi dute jeltzaleek.

Korrika
korrika 2024 lekukoak oiartzun

Arraguatik Aritxulegira, 32 lekuko aldaketa Korrikan

Ordubete pasatxo ibiliko da Korrika Oiartzunen barrena. Eskuz esku ibiliko da hamabi mugarrien artean, metro gutxi egiteko aukera emanez.

Oiartzungo bi bikoteek, garaipena Giriziaren pala txapelketan

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko zortzi partida jokatu dituzte asteburuan. Arkotxa eta Larretxea eta Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, garaile.

EH Bilduko Pello Otxandianoren ekitaldia, astelehenean

Astelehenean, hilaren 25ean, Niessen Kulturgunean izango da Otxandiano.

hauteskundeak

Hauteskunde mahaietako zozketa, bihar

Bihar goizean izango da, 08:00etan, hauteskundeetako mahaikideak aukeratzeko zozketa.

korrika

1.845 marrazkitan Harro Herri!

23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du.

WikiEmakumeok DOnK

Emakume wikilariei buruzko dokumentala, etzi Landetxen

'WikiEmakumeok DOnK' dokumentala proiektatuko dute Landetxeko areto nagusian. Sarrerak online eros daitezke oraindik.

Emantzipazioaz ariko dira Antxoko gazteak

Papineko Gazteriak, Antxoko Topaguneak eta udalak mahai inguru interesgarria antolatu dute ostegunerako, 'Emantzipazioa eta etxebizitza komunitarioak' izenburupean.

Bihar abiatuko dute bigarren Koru Zikloa

Asteazken, ostegun eta ostiralean izango dira kontzertuak, Trintxerpeko parrokian.

Landarbaso bigarren Asturiasko Habanera txapelketan

Asteburuan egin zuten Candaseko (Asturias) Haur eta Gazteen Habanera lehiaketa.

Tomas Garbizuko ikasle David Bergman, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan irabazle

Arku instrumentuen kategorian lortu du saria herriko musika eskolako biolin jotzaileak. Gasteizen eman zituzten sariak atzo.

Gehiago