2024/6

Eusko Tren Ligako lehena Coruñan lehiatuko dute Hibaikako emakumeek

Asteburuan hitzordu bikoitza, Hibaikako emakumeen tripulazioak: Larunbatean Coruñan (Galizia) hasiko dute liga, eta igandean Pontevedran (Galizia) ariko dira.

Mikel Arrastia torturatik ihesi hil zela 36 urte, larunbatean

Atxiloketa eta torturak ekiditeko bere burua leihotik bota zuen gazteak, Guardia Zibilak haren etxea inguratuta zuela ikusita.

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, adierazpena

Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Zazpi konpromiso zerrendatu ditu bertan.

"Jaiak askatasunez eta errespetuz gozatzea ez da soilik desio bat, eskubide bat ere bada"

Sanpedroen atarian, eraso matxisten kontrako protokoloa aurkeztu du udalak. Berrikuntza gisa, aurten telefono bat izango da erabilgarri 24 orduz.

Festen lekukoa hartzeko prest dira sanpedrotarrak

Ostegunean botako dute sanpedroei ongi etorria emango dien suziria. Jose Inazio Muruak botako du aurtengoa.

donosti cup 2018 oiartzun

Aurten ere Donosti Cupeko partida batzuk Errenterian jokatuko dira

Uztailaren 1etik 5era izango da nazioarteko futbol txapelketa. Fanderia eta Beraun futbol zelaietan izango dira Errenteriako partidak.

Sagardoa eta sua Antxon

Alkartasuna Euskal Dantza taldeak XXIX. Sagardo Festa eta San Joan besperako sua egin ditu asteburuan.

Hondakinak biltzeko neurri gehiago hartzeko eskatu du Ezker Anitza-IUk

Pasaiako udal gobernua izapidetzen ari den Etxe eta Merkataritza Hondakinen Udal Ordenantza "anbizio gutxikoa" dela uste du taldeak. Testu hori hobetzeko asmoz alegazioak aurkeztu dituzte.

[Bideoa] Haur eta gazteek danbor hotsez bete dute Donibane

San Joan Jaiei bukaera emango diete gaur sanjuandarrek. Haur eta gazteak dira gaurko protagonistak.

plenoa oiartzun

Osakidetzak udako zerbitzua bermatzea aztertuko du plenoak

Ekaineko ohiko plenoak 11 puntu izango ditu. Osakidetzari buruzko mozioaz gain, Mugikortasun Plana ere izango dute hizpide.

altxa burua

Telefonoko pantailatik burua altxatzeko kanpaina, abian

Oiartzungo Altxa Burua taldeak iniziatiba bat jarri du abian: establezimenduek beraien telefonoa eskainiko dizkiete adintxikikoei.

Fanderian hilaren 2an egingo du udalak auzo batzarra. Olibet Ugarritzen izango da lehena astelehenean.

Fanderiako auzo batzarra, ostegunean

Fanderiako auzo batzarra Fanderiako auzo elkartearen egoitzan izango da, 18:00etan.

altzibarko festak

Altzibartarrak prest daude festekin gozatzeko

Ekaineko azkeneko asteburuan izango dira auzoko sanpedroak. Egitarau oparoa prestatu dute ordurako. Bihar, truk txapelketa aperitibo gisa.

Jaizkibel hiribidearen zati bat, larunbatean itxita

Altamirako biribilgunetik Renferen geltokirainoko zatian errepidea asfaltatu behar dutelako, 08:00etatik 19:00etara itxiko dute.

Kantu jira, larunbatean

12:30ean aterako da ikasturteko azken kantu jira Lezoko kaleak euskal kantuekin alaitzera.

toka txapelketa

Xanistebanetako mus eta toka txapelketetan izena emateko epearen berri eman dute

Kartetan uztailaren 23an arituko dira, eta punteria-jokoan, abuztuaren 5ean. Uztailaren lehenengo hamabostaldian eman daiteke izena.

beasain antzizar

Ostiral arratsean erabakiko da Herriartekoaren finalista nor izango den

Oiartzunek Beasainen jokatuko ditu esku huskako Herriartekoaren finalerdietan itzuliko partidak. Abantailarekin joango dira.

PSE-EEk balantze kritikoa egin du agintaldiaren lehen urteari begira

Lezoko PSE-EEk legealdiko balorazioa egin du, eta esan du asko dagoela egiteke herritarrek "nahi eta merezi" duten Lezo lortzeko

Hastear da San Pedroko 39. Abesbatza Astea

Ostegunean eta ostiralean emanaldi bana izango da. Hurrengo saioak iraila eta abenduan egingo dituzte, bi zatitan banatu baitute aurtengoa.

Gehiago