
Hamabost egun naturaleko epea ireki dute proposamenak aurkezteko, beraz, abenduaren 13a izango da horiek aurkezteko azken eguna.

Juan Ramon Makuso Becquer eta Lizardirekin egin zen poesiaren zale, nerabezaroan, eta hainbat lan ditu argitaratuak. Filosofiako ikasketak egin zituen, eta Filosofiako irakaslea da gaur egun, Irungo Pio Baroja institutuan.

Haur eta gurasoei begirako egitaraua antolatu dute hainbat eragilek elkarlanean datorren astearterako.

Pasaiara iritsi berri diren LHko eta DBHko ikasleak euskarara gerturatu eta haien integrazioa ahalik eta «goxo eta naturalena» izan dadin, harrera saio bereziak egiten ari dira ikastetxeetan.

Oiartzungo Udala buru-belarri ari da lanean klima aldaketari aurre egiteko, eta bide horretan, 2030erako herri bezala lortu beharreko erronkak zehaztu ditu.

Euskararen erabilera areagotzeko plana osatu du Oiartzungo Udalak, eta bertan 2027. urtera bitartean lortu nahi dituzten eta gauzatuko dituzten ekintzak zehaztu dituzte.

Euskaltegietan askotariko jatorridun ikasleak daude. Euskara indartzeko ezinbestekoa da haiek ere hizkuntzara hurbiltzea. Lezoko Oroitzene AEK, horren adibide.

Herri galdeketaren emaitza jakinarazi berri dute; musika taldeena izan da herritarren artean gai hautatuena inauterietarako.

Sarrerak, agortuta daude; hala jakinarazi dute antolatzaileek.

Abenduaren 2tik 15era egingo dituzte jardunaldiak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Hamargarren ekitaldia izango da, eta gaur aurkeztu dituzte antolatutakoak.

Kutsu solidarioa izango du larunbateko emanaldiak, jasotako diru guztia Valentzian (Herrialde Katalanak) urri bukaeran izan zen denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei bideratuko baitiete.

Atzo onartutako Aparkalekuen Ordenantza berriaren kontra bozkatu zuen atzo taldeak, haien arabera, udal gobernuak "irteera azkarra, erraza bezain arduragabea eta bidegabea" bilatu duelako.

Euskararen Astea ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Oiartzunen bihartik abenduaren 13ra bitartean.

Pasaiako Zinema Txikiaren larunbateko hitzorduan bi emanaldi izango dira, Antxon eta Trintxerpen.

Joan den astean abiatu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako sei ikastetxeetako 36 familiak ikasturteko bidea.

Mikel Cerezo gizarte langileak hitzaldia eskainiko du ostegunean Trintxerpen. Abenduaren 11n Antxon izango da.

Pasaia Lezo Lizeoak, barrutiko abesbatzak eta udalak "ekitaldi xumea" antolatu dute ostiralerako. Arratsaldean izango da hitzordua.

Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak Jaizkibelgo su ebakira mendi ibilaldi gidatua antolatu du hilaren 30erako. Oinez zein lasai korrika egin daiteke.

Harreran parte hartu zuten Mendebaldeko Saharako Saharako Emakumeen Batasun Nazionala UNMS; Honduraseko Red Nacional de Defensoras de DDHH; eta Palestinako emakume feminista batek.

'Hikadromoa' antolatu du ZirHika taldeak, hika hitz egitea helburu duen jarduera. Ttut-ttur ZirHikako partaideetako bat da.