2024/11

20.398.752 euroko aurrekontua izango du udalak 2025ean

Atzoko udalbatzarrean onartu zuten 2025eko aurrekontua EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin. EAJkoak abstenitu egin ziren.

'Zoittu' antzezlana estreinatuko dute larunbatean

Udane Alberdi, Ainhoa Txapartegi eta Izaro Zapirain dira aktoreak, eta Irati Muñoz da proiektu berri honen zuzendari eta idazlea.

Pasaia KM0 antzerki jaialdia, ate joka

Abenduaren 5etik 8ra bost emanaldi izango dira Donibanen eta Trintxerpen, "bikainak, bertakoak, hurbilak eta etxean ekoitzitakoak".

Trintxerpeko Korkoiburuak, Euskararen Egun handirako prest

Euskararen Eguna behar bezala ospatzeko bi eguneko egitaraua ondu dute. Ostiralean eta larunbatean denetik izango da barrutian.

'Pausoz pauso', haurren obesitateari aurre egiteko

2011n sortu zuen programa Osakidetzako nutrizionista eta pediatra talde batek, eta aurtengo urrian heldu da Errenteria-Oreretara.

Elikagai bilketa egingo du AEK-k Oarsoaldeko lau euskaltegietan

Zaporeak elkartearentzat, eta zehazki, Lesbosera bideratzeko egingo du AEKk bilketa hori abenduaren 9tik 12ra.

Argi berdea Aparkalekuen Ordenantza berriari

EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin onartutzat eman zuten araudi berria atzoko udalbatzan. Sektore bakoitzerako ezarritako aparkaleku arauak "progresiboki" jarriko dira martxan.

2025ari akordiotik jositako aurrekontuekin erantzungo dio udalak

Aurrera egin dute gobernu taldearen aurrekontu proposamenak, eta alderdi jeltzalearen emendakinekin egindako transakzionatutako proposamenak.

Aurrekonturako akordioa lortu dute udal gobernuak eta EAJk

Gaur arratsaldeko udalbatzan bozkatuko dituzte 2025erako aurrekontuak. EAJk egindako proposamenetik 405.000 euroko ekarpenak txeratu dituzte aurrekontuan.

Mater-eko zuzendari Izaskun Suberbiolaren lana aitortu du aldundiak

'Gipuzkoako emakumeak iraunkortasunaren alde' izeneko sari banaketaren lehen edizioren sari nagusia eman diote, besteak beste, "ingurumenaren aldeko ikuspegi estrategikoa eta ekintza bateratzeko duen gaitasunarengatik".

Apostasiaren aldeko mezua zabaldu dute

Memoria historiko feministaren jardunaldiak antolatu direla baliatu dute apostasia egiteko eskatzeko herriko emakumeei.

Antxoren bi hamarkada, argazkietan

1970eko eta 1980ko hamarkadetako argazkiekin erakusketa zabalduko du gaur Antxotarrok Historia Mintegiak Kultur Etxean.

INDARKERIA MATXISTA

Feminista izango da Oiartzungo udazkena

Oiartzungo Feministen Asanbladak, EHAZEk, Killirikupek, Orgasmok, Coopera Euskadik eta Oiartzungo Udalak Udazken Feminista izeneko egitaraua ondu dute.

Apostasia egiteko urratsen berri emango du Emakume Askeak taldeak igandean

Igandean—hilak 24— informazio mahaia jarriko du Emakume Askeak taldeak Herriko Plazan Andra Maria Jasokundearen elizaren atarian.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-11-22)

Futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko taldeek gaur bertan hasiko dituzte asteburuko norgehiagokak.

'Desagertuta' filma grabatuko dute Donibanen

Datorren ostegunean hasiko dira grabaketekin eta astebetez ariko dira horretan. Trafikoan eragina izango dute.

Azaroko udalbatzarreko gai zerrenda argitaratu du udalak

Sei gai jorratuko dituzte azaroko udalbatzarrean. 18:00etan hasiko da saioa eta pleno aretoan izango da bilkura.

Txotxongiloak

Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30.urteurrena

Hilaren 25etik 29ra Juanba Berastegi aretoan haurrentzako txotxongilo emanaldiak izango dira, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30.urteurrenaren harira

Meipiko babarrun jateagatik, trafikoan aldaketak

Larunbatean (hilaren 23an) izango dute eragina trafiko aldaketek Donibaneko auzoan. Lezo Bide kalea itxi egingo dute.

alaia martin etxebeste finala 2022

Gipuzkoakoan, Alaia Martinen txanda

Bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerdietako saioan izango da igandean, Zarautzen.

Gehiago