
Itsas Festibalak hirugarren eguna du gaurkoa. Aurreko bi egunen ildo beretik, goizetik gauera hamaika ekitaldi gozatzeko: musika emanaldiak, dantza, artisautza, jateko eta edatekoak, eta denaren, gainetik ontzigintza tradizionala eta itsas ondarea barra-barra.

Kultur ondarea, itsasoa, ontzigintza tradizionala eta aniztasuna. Horien guztien batura da Itsas Festibala, eta duen nazioarteko begirada gehituta, ostegunetik igandera arte mundu bat izango du Pasaiako Badiak berari so.

Martxa koloretsua egingo dute arratsaldean Trintxerpen, Mater-en egitasmoz. Gudarien plazan jarri dute hitzordua.

Iñigo Legorburu Arregi izan da irabazlea euskarazkoetan; Gaztelaniazkoetan, Pablo Llanos Urraca gailendu da.

Pasealeku seguruagoa izango dela lanak bukatutakoan azaldu du udalak, baita berdegune eta egonleku gehiago izango dituela.

Urtebete pasatxo da Hilario Arbelaitz sukaldariak (Oiartzun, 1951) eta haren anaiak Zuberoa jatetxea itxi zutela. Jatetxea zenaren atarian jarri du hitzordua elkarrizketarako, Oiartzunen.

Atzo Pasaia Itsas Festibalaren hasieran porturatu ziren ontziak bertatik bertara ezagutu dituzte herriko txikiek, gidari ezin hobearekin.

Herriko festen aroa irekiko dute Lezoko mendekosteek. Hilaren 17tik 19ra ospatuko dira, eta indartsu datoz, 32 jardueraz osatutako egitaraua eraiki baitu Jai Batzordeak.

Santesteban Laboral Kutxako liderra da, eta lehen hamarren artean sailkatzea du helburu Itzulian. Igandean etxetik pasako da Donostian hasi eta bukatuko den lasterketan.

Lehiatzeko grina izan ala ez, Trikaia atletismo taldean korrika zale guztiek dute tokia. Ordainpeko klub batek eskaintzen duena aurkitu dute hamarka lagunek taldean, doan gainera.

Lekuona Fabrikan izango da bilera, 19:00etan, eta herriko eragileak deitu dituzte parte hartzera.

Biyurrieneak bilera antolatu du datorren ostiralerako, hilak 15. Abuztuaren 5a prestatzen hasiko dira arratsean.

Jatorri anitzeko familien arteko sareak josi eta iritsi berri diren familiei harrera egokia egitea du helburu Familia Laguna programak.

Larunbatean izango da emanaldia, Juanba Berasategi aretoan. Ez da motora zerbitzurik izango oraingoan, San Pedron jokatuko duten test estropada dela eta.

Espainiako selekzioarekin lehiatu da Touringeko jokalaria, eta Brasil garaitu dute 2-5.

Astelehen eta ostegunetan laguntza emango du EH Bilduk 17:00etatik 20:00etara, aste honetatik hasita.

Ahoztar Zelaietak 'La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria' bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean, hilaren 15ean Gaztañoko auzo lokalean 19:00etan.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen programazioaren hurrengo geltokia igandean izango da. Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia da.

Hilaren 21ean egingo du argazki emanaldia Juan Esteban Agirre karrikirik.

Arraztalo Elkarteak urteroko batzarra egingo du pleno aretoan. Bost puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean.