
Lesoinuren barruan, asteburu oparoa joan berri dena. Kalean eta Gurutze Santuaren basilikan izan dira emanaldiak.

Hileroko udalbatzarra astebete aurreratuko dute, etzira. Hamabi puntu izango ditu. Hautets-mahaien zozketa ere egingo dute aste honetan.

Haur errefuxiatu sahararren harrera programa dibulgatuko dute, haima, musika eta hitzaldi baten bidez. Erakusketa jarriko dute.

Urumea ibaian jokatu zuten atzo Gipuzkoako arraun klubek herrialdeko batel txapelketaren zortzigarren jardunaldia, eta errenteriarrek maila bikaina erakutsi zuten Gazte Mailako Emakume zein Gizonen ontzietan.

San Pedroko XV. Test Estropada jokatu zen larunbatean badian. Oarsoaldeko traineruen artetik, sanjuandarrak azkarrenak.

23. Korrikak babes osoa izango du Lezori dagozkion kilometroetan. Lekukoak eramango dituzten taldeetako ordezkariek familia argazkia egin dute.

Hezikuntza Guraso Elkarteak deituta, talde argazkia egin dute gaur herrian. Donostian etzi egitekoa den manifestaziorako deia egin dute.

Pasaia bezalako eremu batek "bidegorri seguru eta egoki bat" behar duela nabarmendu du talde ekologistak, "Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak aurreikusten duen moduan".

Jeltzaleen arabera "BIBE proiektuak abangoardian" kokatuko du Lezo. Egitasmoa mamitzeko lanean ari diren alde guztiei aitortza egin die Laura Martinezek.

Hamar hilabeteko prozesu baten ondoren, Euskararen Plan Estrategikoa osatu du Oiartzungo Udalak, eragileekin batera. Laugarrena da, eta hiru ildo estrategiko izango ditu.

Instalazio berriari esker, inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-jardueretako hondakin-urak behar bezala tratatu ahal izango dira.

'Arnasa betean' filma emango dute otsailaren 1ean. Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendariekin solasaldia egiteko aukera egongo da ondoren.

Datorren asteartean abiatuko dute egitaraua, eta igandera bitarte denetik izango da: antzezlanak, proiekzioak, txapelketak, afaria, ikastaroak...

Batzarrera deitu dute auzo elkarteek, Oreretako Mugimendu Feministak, Bilgune Feministak eta Duintasunak; astelehenean izango da 19:00etan Reina aretoan.

Altza auzoko Maritxalar etxean jaioa 1924an, 13 urterekin utzi behar izan zuen bere etxea eta jaioterria 1937ko maiatzaren 21ean.

Oiarpeko pilotariek 22 partidako kartelera dute asteburuan. Partida guzti-guztiak txapelketetako lehen faseetakoak izango dira.

Gizonen talde nagusiak Eibarren bisita jasoko du etzi. Emakumeak Valladolidera joango dira. Areto futboleko lehen mailakoak, etxean.

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko agenda osoa, hemen.

Gaur arratsean hasi, eta igandeko arratsaldera arte luzatuko da Lezoko kirol talde nagusien asteburuko partiden zerrenda.

Oiartzungo Sarek deituta, elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan. Presoen etxeratzea eskatuko dute.