euskara, diagnostikoa normalizazioa plan estrategikoa lezoko udala

Udalgintza eta herrigintza eskutik, euskara lezoar guztien eskura jartzeko

Euskararen normalizazioa bultzatu eta hizkuntza eskubideak bermatzeko plan estrategikoa osatzeko prozesua martxan du udalak.

Eskubidean planaren IV. Saio Bateratua egin dute Pasaian

100 haur eta nerabe elkartu dira Pasaiako udaleko ordezkariekin Donibaneko Kulturgunean egin duten Eskubidean planaren IV. Saio Bateratuan.

[Erreportajea] Enpresa mundua, enpatiaz, Oarsoaldean

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta, enpresei begirako Enpatikonomia jardunaldiak egingo dituzte gaur, Oiartzunen. Talentuaren eta lanaren zentzua landuko dute.

Emakumeen bi paretako dejada Arkirunen eskutik

Arrakastatsua izan da Koldobike Gezala Eskuz Banakako I. Pilota Txapelketa. Arrakasta hori ez da kasualitatez iritsi: Arkirun Pilota Klubaren barruan emakumeen taldea sendo ari da urratsak egiten.

Touringen mendeurrena betikotu duen horma-irudia

Touringek eskatuta Fanderia zelaiaren horma luzea muralean bilakatu dute Kepa Etxebarria eta Zigor Garrok. Taldearen historia eta herriarekin duen lotura betikotu dute sorkuntzaren bidez.

oiarpe 20 urte

Oiarpe, 20 urte talde lana saretzen

Oiarpe pilota elkartea 2003an sortu zen, guraso talde baten ekimenez, Oiartzunen zegoen hutsunea betetzeko asmoz. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte klubaren lehen bi hamarkadak.

korrika

Gozamena izan da. Eskerrik asko, Korrika!

HITZAk, hedabidearen harpidedunen eskutik eraman du gaur 23. Korrikaren lekukoa Hondarribian.

Korrika
oiartzun wikiemakumeak zilibito records

Zilibito Records eta wikiemakumeei aitortza, Korrikan

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak herrikide batzuekiko "harrotasuna" adieraziko du euren kilometroan: Oiartzungo Wikiemakumeak eta Zilibito Records.

Arrazakeria, xenofobia eta gorroto diskurtsoei aurre egingo diete

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa egingo dute igandean Trintxerpeko Euskadi etorbidetik aterata.

Korrika

Zabalenea II Gaztetxea ere zeharkatuko du 23. Korrikak

Oreretako Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua antolatu du larunbatean Korrikaren harira.

Inauteriak

Trintxerpeko Inauterietan konpartsa bat atera nahi?

Trintxerpeko Jai Batzordeak gogorarazi du otsailaren 1a izango dela izena emateko azken eguna. Izena ematen dutenek bilera egingo dute datorren ostegunean.

arnasa betean

Otsaila ihoteetara bakarrik mugatuko ez delako

Udalak eta herriko eragileek elikatutako otsaileko agendaren berri eman dute. Askotariko ekitaldiek osatuko dute egitaraua.

Inauterietarako kartel bila hasi dira San Pedron

Barrutiko inauterien irudi izateko proposamenak otsailaren 2ra arte bidal daitezke, eta 3an aurkeztuko dute irabazlea.

haurtzaro

Matrikulazio bileraren egunaren berri eman du Haurtzarok

Matrikulazio kanpaina hastera doa, eta Oiartzungo ikastolak ate irekien egunen berri eman du, baita bilerarena ere.

Dantza lokaleko obrak, martxan

Bekoerrota kiroldegiaren azpian dagoen guneak ur sarrera handi bat jasan du azken hilabeteetan, eta udalak hura hobetzeko erabakia hartu du. Jarduketek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi dute.

Auzo batzarren lekukoa, Beraunek hartuko du

Asteazkenean, hilak 31, egingo dute auzo batzarra Beraunen. Ongi Etorri auzo elkartean izango da 18:00etan hasita.

Arkahitzak saioa bihar, Arkaitzan

Xenpelar Bertso Eskolak eta Arkaitza tabernak antolatzen dute ArkaHitzak zikloa.

Inauterietako herri bazkarirako txartelak larunbatetik salgai

Helduentzako menua, menu beganoa eta haurrentzako menua izango dira bazkarian aukeran.

Gehiago