Etxegabetu nahi dituzten trintxerpetarren egoera salatzeko asanblada egingo du Etxebizitza Sindikatuak

Eskalerillas ondoan eraitsi nahi duten blokeko bizilagunen egoeraren inguruan ariko dira. Bide batez, babesa adieraztera eta borrokara batzera deitu dituzte herritarrak.

Osasun publiko berri baten alde, kalera

Kalera deitu du OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak. Hilaren 17an, manifestazioak egingo ditu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta horiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Talentua eta lanaren zentzua, euskaraz

Enpatikonomia jardunaldia antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak hilaren 15erako Oiartzungo Zinealdean, laugarrenez.

Martxoak 8

"Kontzientzia feministan sakontzeko", egitarau zabala Pasaian

Martxoaren 8rako dena prest dute Pasaiako talde feministek eta udalak. Mobilizazioez gain, askotariko ekitaldi eta ekintzak izango dira datozen asteetan.

martxoak 8
mirene begiristain zubillaga
Mirene Begiristain Zubillaga. EHUko irakaslea eta aurtengo Amalur Saria.

"Agroekologiak dimentsio feminista landu beharra dauka"

Begiristainek bihar jasoko du Labore Oarsoren Amalur Saria (12:00etan, Oiartzungo udaletxean). Agroekologia feministan egindako lana aitortuko diote, baita Amillubi proiektua ere.

plenoa otsaila 2024 kronika

Euskararen Plan Estrategikoa onartu dute

Hamar hilabeteko lanketaren ondoren, laugarren plana izango du Oiartzunek. Berdinsareko kide izango da Oiartzun.

Martxoak 8

Begirada morean sakontzeko, egitarau bateratu eta zabala

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, antolatu dituztenak aurkeztu dituzte udalak, talde feministek eta hainbat eragilek Berdintasunerako Kontseiluarekin batera; programazio bateratua eta zabala ondu dute.

korrika

Martxoaren 23ko egun handia baino lehen, Korrika asko Lezon

Martxoaren 23ko gauean iritsiko da 23. Korrika Lezora. Aurretik, baina, hainbat beroketa ekitaldi antolatu ditu Korrika Batzordeak.

Sahara erdigunean jarriko du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak

'Sahara herri bat erresistentzian' liburua aurkeztuko du Kristina Berasain Tristan kazetari eta idazleak asteartean—martxoak 5— Reina aretoan.

Pasaia eta Altzako topo geltokiaren arteko tunela, bukatuta

Antxon lurpeko topo geltoki berria sortu eta egungo zubibidea eraisteko "aurrerapauso bat gehiago" eman berri dela dio udalak. Gaur bukatu ditu hondeaketa lanak lurgorritze makina batek.

Pasaitarrek dantzan jarriko dute Santiago plaza hilaren 27an

Hurrengo larunbatean itzuliko dira muxikoen dantza saioak Donibanera. Eguerdian abiatuko dute ohiko saio kaletarra.

oiarpe

Unax Landa, finalera Elgoibarko San Anton txapelketan

Apezetxea goizuetarrarekin batera jokatzen ari den txapelketako finalera iritsi da Oiarpekoa. Bederatzi partida eskuratu dituzte, 25etik.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak 2024-01-15

Areto futboleko taldeak lidergoa indartu du, bigarrena garaituta

Orain bakarrik dira sailkapenaren buruan. Emakumeen futbol talde nagusiak berdindu egin du, baita gizonenak ere.

Olatzarrek ezin izan du apustua irabazi

Lezoko Olatzar Eraikuntzak-en izenean Iñaki Urrutia eta Ignazio Telleriak idi apustua jokatu zuten larunbatean Iñaki Oliedenen idien kontra. Lezoko idiek galdu egin zuten.

Ihintza Elustondo / Urola Kostako Hitza

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-12)

Lau barrutietako talde nagusiek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitza guztiak, hemen.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-15)

Emaitzak begiratuta, denetik izan da Lezoko kirol taldeen asteburuan. Nabarmentzekoa Gaintxuren garaipen garbia, sailkapenaren zulotik ateratzen hasteko.

el watan janari bilketa 2024

El Watan elkarteak janari bilketa egingo du datorren asteburuan

Hilaren 19an eta 20an sahararren kanpalekuetarako produktuak jasoko dituzte Oiartzungo Alcampo supermerkatuaren atarian.

gezi beltzak

Gezi Beltzak idazketa kreatibo tailerrean izena eman daiteke

Ehuntze espazioan idazketa tailerrak, lau saioarekin. Oier Guillanek gidatuko ditu, eta Olatz Gorrotxategik ere parte hartuko du.

17 logela oiartzun

17. logela ihes-gelarako txanda har daiteke astelehenetik aurrera

'Euskaraz Barra-Barra' kanpainaren ihes-gela ibiltariak geldialdia egingo du Oiartzunen, otsailaren 9tik 11ra. Erreserbatu egin beharko da.

Gehiago