Amets berriak ereiteko, udaberriko kanpaina abiatu du Errigorak

Errigoraren produktuen kanpaina berriaren eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke. Horiek bakoitzak aukeratutako tokian jaso ahalko dira.

Mahai Teniseko Iparreko Challenger txapelketa, larunbatean Galtzarabordan

Galtzarabordako kiroldegian jokatuko dute taldekako txapelketa 10:00etan hasi eta 19:00ak arte Haur eta Kadete Mailako kirolariek.

Gipuzkoako lehen sektorea, aldarrikapen eta aitortza eske

ENBA eta EHNE sindikatuak eta Gipuzkoako Baso Elkarteak deituta, baserritarrak eta lehen sektoreko langileak kalera irtengo dira ostiralean.

muna antzezlana

Indartsu dator martxoko agenda, Korrikak eta bestek puztuta

Martxoko agenda ekitaldiz beteta dator. Korrika Kulturalak, Literatura Plazara-k eta ohiko ekitaldiek elikatuko dute.

Pasaiako portuak %5,5eko hazkundearekin itxi du 2023a

%5,5eko hazkundea izan zuen iaz, 3,5 milioi tonako trafikoarekin. Mobilizatutako produktuen artean siderurgikoak (1,8 miloi tona) izan ziren gehien hazi zirenak.

palestina oiartzun

Palestinari "elkartasun deiadarra" bidaliko diote larunbatean

Martxoaren 2ko goizean Palestinaren aldeko aldarriz beteko dituzte plaza eta inguruak, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute bertan.

HemenGuk Udaberria 2024

HemenGuk-en produktuekin loratuko da udaberria, larunbatean

Datorren larunbatean, martxoak 2, hamabost ekoizle elkartuko dira Kontzejupean. Udaberriari dagokion azoka izango da.

aurresku txapelketa oiartzun 2024

Lezoarrak eta andoaindarrak nagusi Oiartzungo Aurresku Txapelketan

11 eta 13 urte arteko kategorian, lezoarrek bete dituzte podiumeko hiru tokiak. Jurgi Errandonea, irabazle 14 ea 15 urteko mailan.

Ainhoa Sanz Montalbo eta Elena Cuenca Anabitarte, gazte eta kadete azkarrenak

Eguraldi txarrak baldintzatutako lasterketa arrakastatsua izan da antolatzaileen esanetan; Kadete eta Gazte mailako 81 emakume txirrindularik hartu dute parte, lehen ekitaldian.

korrika

Lezoko lehen Korrika Batzordea, hilaren 17an

Korrikaren aurretik egin beharrekoak prestatzen hasteko lehen batzordea asteazkeneko 17:00etan egingo dute, Oroitzenen.

duintasuna, uztaila

Astelehenean elkarretaratzera deitu du Duintasunak

Eskualdeko pentsiodunen elkarteak, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera, elkarretaratzea egingo du Iztietako anbulatorioan.

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-12)

Hona hemen herriko kirol taldeek asteburuan egin beharko dituzten joan etorriak.

Hezkuntza, kultur eta kirol arloetako diru laguntzak onartu ditu Pasaiako Udalak

Hezkuntza arlora 70.000 euro bideratuko dituzte; kultur elkarteentzako 22.563 euroko lerroa zabaldu dute; eta kirol elkarteentzako 50.000 eurokoa.

ihoteak

Ihoteak prestatzeko bi zita jarri dituzte

Bi ikastaro antolatu dituzte. Lehena, zakuak egiten ikastekoa, hilaren 20an izango da. Dantza ikastaroa izango da bigarrena, hilaren 27an.

Udal aldizkariaren ale berria, kalean

Lezoko Udalak bere aldizkariaren 16. alea argitaratu du, eta lezoarrak ari dira jada beren etxeetan jasotzen. Udaleko webgunean online bertsioa dago, eta Kultur Aretoan ere eskura daiteke.

Lurraldebus zerbitzuaren hobekuntza goretsi du PSE-EEk

Udal taldeak foru lurraldeko neurria goretsi du, maiztasunak areagotu, linea berriak sortu edota herriko goialdeko auzoetara irisgarritasuna hobetuko dituelako.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-01-12)

Oporrak bukatu zaizkie Pasaiako kirol taldeei. Eguberriak pasata, bueltan dira 2024a ahalik eta ondoen hasteko.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2024-01-12)

Oiartzungo pilota elkartekoek 25 partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako hamahiru Madalensoron izango dira.

oiartzun ke

Bukatu dira Eguberrietako oporrak kirol taldeentzako

Emakumeen taldeak urteko bigarren partida jokatuko du bihar, eta gainontzekoek lehenengo izango dute. Guztiak bueltatuko dira lehiara.

Gehiago