
50 urte bete ditu aurten Lezetak pleno aretoan jartzeko sortu zuen margolanak. Hainbat ekintza antolatu dituzte horren harira, eta ostiralean, lana kalera eramanda jarriko diote ginga urteurrenari bideomapping batekin.

Kattin Txikiko kideekin eta hainbat herritarrekin batera lore eskaintza egin zuten Oiartzungo Udaleko EH Bilduko eta EAJko hautetsiek.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak pentsiodunek erregistratutako Herri Ekimen Legegilearen proposamena izapidetzea onartu duela, baita aurreikusitako izapidetze prozedurak hastea ere.

Pasa den astean ospatu zuten oiartzuarrek Gau Beltza. Abaraxkak, orain, gaueko zenbait irudiekin sortutako bideo bat zabaldu du.

IGA Irunen den gazte abesbatza bakarra da. Ahots mistoen koroa da, eta 2019ko azaroan sortu zuten.

Azken asteetan Trintxerpen zabaldu diren mezu eta jarrera arrazista eta xenofoboei kontra egiten aritu den talde antifaxista aurkeztu dute publikoki. Pasaian ere diskurtso faxistak "zirrikitu" bat aurkitu duela salatu dute.

Denboralek eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntzeko material bilketa egingo dute asteartean Gaztañoko auzo elkartean.

Gipuzkoako Parketxe Sareak Oieleku inguruko mairu baratzeak ezagutzeko txango berezia antolatu du hurrengo astebururako.

Oiartzungo udalbatzak Diru laguntzen Plan Estrategikoa onartu du aste honetan. Urtero bi milioi eurotik gora emango dituzte laguntzetan, herriko eragileek borondatez egiten duten lana "babesteko" asmoz.

Bost urte pasa dira 'Miñan' liburua (Susa) argitaratu zenetik. Arzallusen eta Balderen bizitzetan eragina izan duen obra izan da, eta bidea Irunen hasi bazuten ere, Keniara, Italiara edota Aita Santuarengana iritsi dira. Hausnartutakoaz aritu dira.

Orotara, 18 izan ziren helmugaratu ziren Oarso-Bidasoko rollerrak. Horietatik azkarrenak helmugan Narciso Diaz eta Amale Mugika izan ziren.

Orotara, 43 izan ziren bulebarreko helmuga gurutzatu zuten Lezoko lasterkariak, eta horietatik Iparragirre eta Gonzalez izan ziren onenak.

ASVIAME Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak Pasaiako Portuko Aginteritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.

Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.

Hurrengo ostiralean, gaur zortzi, egingo dute Irakurketa Errazaren lehen saioa.

Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.

Kukai Dantzak eta Elkarrek 'Klera' argitaratu berri dute; erdi-erdian gerra egoera sufritzen duten umeen bizipenak.

Kamioi bat abiatuko da gaur material horrekin eta momentuz eten egingo dute bilketa. Berriro martxan jartzen dutenean jakinaraziko dute.

Korrikalarien festa da Behobia-Donostia. Baina haien alboan milaka dira errepide ertzetik babesa eta animoak ematen dizkietenak.

Hilaren 16an egingo du Papineko Gazteriak aurtengo Gaztain Eguna. Horri begira, gaztainak biltzeko irteera antolatu du iganderako.