
Azaroaren 4tik 10era izango da izena emateko epea. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin jarri behar da harremanetan inskribatzeko.

Zenbait neurri malgutzea erabaki du udal gobernuak, herritarren kexa eta iradokizunei erantzunez. Besteak beste, garajea dutenei ere bertakoen txartela ematea erabaki dute.

Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur Donostian, Pasaian lanean urte luzez aritutako langile baten heriotza amiantoaren eraginez izan zela salatzeko.

Azken ekitaldietan amets zuten txapelketa prestigiotsu horren Lehen Mailara igo dira Taberna eta Chiapuso.

'Bertsopia' lanarekin eskuratu du garaipena errenteriarrak; hiru lan sailkatu ziren finalera, eta Legorbururena izan zen epaimahaiaren iritzirako, onena.

Bi asteazkenero biltzera deitu du Antxo AFk, barrutian kirola egiteko instalazio batzuk beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Lehen deialdia, asteazkenean.

Ostegun ilunabarra Gau Beltzarena izango da. Herriko eragileek izua zabalduko dute herriko kaleetatik, elkarlanean.

Ostiralean izango da irrati librearen urteurrenaren harira antolatutako bakarrizketa saio bikoitza.

Eskiatzaile akrobatikoa goi mailako kirol lehiaketetan izandako ibilbide oparoagatik omendu zuten.

22:00etan hasita Erreten, Komerik, eta Fifi ta Fefa ariko dira gaztetxeko oholtza gainean.

Errenteria-Orereta zertaz mozorrotuko den erabakitzeko prozesua zabaldu du Inauterietako Batzordeak.

Hilaren 16an abiatuko duten Ikuska jaialdiaren atariko izango zen emanaldia atzeratu behar izan dute. Aurrerago izango da aktore pasaitarra ikusteko aukera.

72 udal baratze ekologikoren erabilera aterako dute lizitaziora. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena.

Aurrelanak eginda, komunitatea osatzeko lehen saioa astelehenean izango da, Kultura Aretoan. Udalaren laguntza du Iratzerrik, eta Goienerren aholkularitza.

Trintxerpeko Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta, Akelarre Gauak ospatu zituzten haur, gaztetxo eta gurasoek ostiral eta larunbatean. HITZAk zenbait irudi jaso ditu.

Manex Beristainek gidatuko du saioa, eta dolua eta heriotza landuko dituzte. Izena aldez aurretik eman behar da.

Alaitz Guridik eta Edurne Saizarrek gidatuko dute saioa, eta oinarrian sehaska kantak eta haur txikiei kantatu izan zaizkien kantak izango dituzte.

Asteazkenean bilduko da Kulturarteko Elkarrizketen Gunea izeneko topagunea. Pasaiako emakume guztiak animatu dituzte, "jatorria edozein dela ere".

'Falcon Crest' izenez ezaguna den San Pedroko taberna-jatetxe mitikoak gaur itxiko ditu ateak. Emozioz eta eskertzez betetako egunak izaten ari dira.

Iruzurgileak adinekoen etxeetara jotzen ari dira, ustezko enpresako ordezkarien bisita bat simulatuz.