
Herrialdekoan Oarso Bidasoa ordezkatuko dutenak Manu Goiogana eta Alaia Martin izango dira. Saioak Hondarribian, Errenteria-Oreretan, Irunen eta Oiartzunen izango dira.

Oarsoaldeko udalek urteak daramatzate herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa sustatzen. Orain mugarri den proiektu bat abiatu dute, Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzuen koordinazio mahaia eratu baitute. EAEko lehena da.

Bihar LGTBI+ Harrotasunaren Eguna da, eta udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzional bateratua zabaldu dute.

Datozen bost urteetarako erronkak eta ildoak markatuko ditu onartu berri duten planak. Herri "jasangarriagoa" egin nahi dute.

Zamalanerako sei kamioi jarri dituzte zubi gainean, erresistentzia probatzeko.

Uztailaren 2, 4, 9 eta 11n jokatuko dira partidak. Izen ematea zabalik da, eta Tiñelun eta Txingurrin egin behar da.

'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Politika publikoak kudeatzeaz eta garatzeaz gain, herriko LGTBI+ herritarren eskubideak bermatzea dute helburu.

Lezo-Errenteriako Renfe tren geltokian egingo dute protesta, bihar osteguna, 19:00etan. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

34 proposamen jaso dituzte, eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile akrobatikoari aitortza egitea erabaki dute.

Lur Korta ipuin-kontalariak gidatuko du saioa, Manuel Lekuona bibliotekan. Lau urtetik gora dituztenei zuzenduta egongo da.

Oiartzuarrek 36 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Horietatik hamazazpi irabazi dituzte, tartean bi kanporaketa.

Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur Pasaian Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideak aukeratzeko.

Hitzaldi interesgarria eskainiko du Tatiana Arzelus Makazaga nutrizionistak hilaren 22an Trintxerpen. Mokadutxoa izango da ondoren.

Oiartzungo Udalak Europarlamenturako hauteskundeetan mahaietan egon behar dutenen zozketa egin du. Beraien webgunean kontsulta daiteke.

Areto futboleko taldeek garaipena lortu dute asteburuan, lehen taldeak liga irabazteko eta bigarrenak liderrarekin berdintzeko. Play-offak, asteburuan.

Udari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin, Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioetan hilaren 31 baino lehen alta ematen duten pertsonek, matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute.

Parte hartu nahi duten establezimenduetako hirurekin sakonean landuko dute hondakinen bereizketa, gainontzekoentzako eredu izateko.

Truk txapelketarekin hasiko dira auzotarrak, eta bihar bertso-afaria egingo dute. Bigarren asteburuan, ekitaldi gehiago.

Hilaren 13tik 17ra ikusi ahalko dira auzoetako emakume elkarteetako lanen erakusketa.