2025/1

Zazpi ibilgailu elektriko erosi ditu udalak karbono aztarna gutxitzeko

Hainbat zerbitzutarako bi moto, auto bat, hiru furgoneta eta hondakinak jasotzeko kamioi txiki bat erosi dute erregai fosilen erabilera murrizteko.

Lezoko dantzari gaztetxoak, bikain Legazpin

Gipuzkoar erako aurresku ligako igandeko lehen saioan Lur Lacasta (B kategorian) eta Ane Perez (A kategorian) lezoarrak izan ziren irabazle.

Internetaren oinarrizko funtzionamendua ikasteko saioak, KZ gunean

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' ikastaroa antolatu du KZ guneak. Izena eman daiteke jada.

Giro aparta Euskal Selekzioaren eta Txileren arteko partidan

Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).

Zazpi urte Pentsio Sistema Publikoaren "eraiste estrategiari" galga jartzen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio masibo eta iraunkorrak abiatu zituenetik zazpi urte beteko dira etzi. Pentsio, zaintza, eta osasun sistema publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzen dute pentsiodunek, zahartzaro duinak bermatzeko.

Mattin Odriozola eta Ania Hernandez, garaile Mitxintxolan

Atzo Itsas Mendi taldeak antolatzen duen Mitxintxolako mendi lasterketaren XIV. ekitaldia jokatu zen. 105 lasterkarietatik Mattin Odriozola eta Ania Hernandez izan ziren azkarrenak.

Ixo Teatroaren 'Eros' antzezlana, igandean, Landetxen

Ixo Teatroaren lehen lana da 'Eros', eta, ez da nolanahikoa, maskarazko antzerki mutua baita. Eros daitezke sarrerak Landetxeko emanaldirako.

Nazioarteko Motoziklismo Txapelketari begira jarri da Iñigo Iglesias, ilusioz

Lantalde berriarekin zein motoarekin "zoratzen" dagoela aitortu du Iglesiasek, eta maila igotzea "jauzia" dela aitortuta, erronka eta amets berriak beteko dituen esperantza du errenteriarrak.

Gipuzkoako Batel Ligan, lehia bizia

Oiartzun ibaian jokatu da 2025eko Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia. Eguerdiko 12:30etik aurrera 71 ontzi uretaratu dira.

Musika eta arte eszenikoen programazio zabala urteko lehen hiruhilekoan

Kultur agendak estreinaldi batekin zabalduko du sasoi berria: etxeko Dejabu konpainiak Itzulera antzezlan berria estreinatuko du hilaren 18an.

Bi eta hiru urtekoentzat ipuin kontaketa egingo du Lur Kortak

Datorren ostiralean –hilak 17- izango da hitzordua, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta izango da kontalaria.

Eman daiteke izena Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Hilaren 30a izango da Girizia kultur eta kirol elkartearen pala txapelketa irekian izena emateko azken eguna.

Arditurri 3 erromatar garaiko galeria ezagutzeko aukera izango da

Hilaren 19an izango da hitzordua, eta bi txanda egingo dituzte; bata gaztelaniaz eta euskaraz bestea. Erreserba aurrez egin behar da.

Xskara rap abeslaria, urteko lehen kuxkuxeroa

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Xskara Errenteria-Oreretan (hilak 10) eta Lezon (hilak 24) izango da.

El Watan elkarteak janari bilketa egingo du bihar eta etzi Alcampon

Hilaren 10ean eta 11n egingo dute elikagaien bilketa, 9:30etik 21:30era. Bildutako elikagaiak Saharar kanpamentuetara bideratuko dituzte.

The Cure talde ezagunaren bertsioekin dantzatzeko aukera Donibanen

Talde ezagunaren bertsioekin gozatu eta dantzatzeko aukera izango dute haien zaleek. Ostiralean izango da kontzertua.

Barakaldoko hilketa matxista salatzera deitu du Pasaiako Udalak

Gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan egingo duten elkarretaratzera deitu dituzte pasaitarrak. 19:00etan bilduko dira.

Igandean, Guadalupetik Ibai Ondoko babarrun-jatera

Sasoiko laugarren irteera (2025eko lehena) iganderako antolatu du Xoxolur Mendi Klubak: Guadalupera joango dira.

Indarkeria matxista
Errenteriako Udaletxea.

Barakaldoko hilketa matxista aho batez gaitzetsi du udalak

Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek bat egin dute mugimendu feministak gaurko deitu duen elkarretaratzearekin.

iturria

Ura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea zabalik da

Otsailaren 14ra arte ordaindu ahalko da tasa borondatezko epearen barruan.

Gehiago