
Tokikoak gara, bertan lan egiten dugu. Herritarrei tratu hurbila, kalitatezkoa eta konfiantzazkoa ematen diegu bertako komertzio guztiek bezala. HITZAk bertako establezimenduen gida egin du.

Oiartzungo basoan tamaina txikiko etxolak agertu dira, baina inork ez daki nork egin dituen ezta non dauden ere, ikusi dituenak salbu.

Munduak nola funtzionatzen duen ikustea eta migrazioaren inguruan dagoen ikuspegiaren aurrean ikasleek irizpide propioa sortzea izan dira helburuak.

Izena emateko epea, maiatzaren 12ra arte izango da zabalik. Hainbat baldintza bete behar dituzte parte hartu nahi dutenek.

Etxetxoren, udalaren eta Aranzadiren arteko lankidetzak, frankismo garaian lezoarrek eta herrira kanpotik etorritakoek jasandako eskubide urraketak webgune batean jasotzea ahalbidetu du.

Andade Espainiako Anputatuen Elkartearen eskaerari erantzunda, bat egingo du gorputz-adarrak ezberdinak dituzten pertsonen nazioarteko egunarekin. Lezoko Udalak ere bat egingo du.

Aste Santua gainean da, eta Materrek egitarau anitz eta zabala ondu du hil osorako. Jarduerak igandean hasiko dira, Alabortza senadiko mikrosistema azterketarekin.

'Argi izpien aukerak' eleberria argitaratu du Garzonek. Maitasunaz, hezkuntzaz eta beldurrez mintzo da, eta batez ere, heriotzaz. Gaur aurkeztuko du Noski liburu dendan.

Hatortxu Rock jaialdiak zenbait talderen itzuleraren berri eman du sare sozialen bidez eta horien artean daude Alaitz eta Maider. Zabalegik hitz egin du kontzertuaren inguruan.

Blas de Lezok, besteak beste, arrantza arloko zikloak eskaintzen ditu. Zenbait kide gaur egungo arrantzaren egoeraz aritu dira.

Futbolean garaipen garrantzitsua Pasaiak. Areto futbolean garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian gizonen lehen taldeak irabazi egin zuen, eta emakumeenak, berdindu.

Aurten, Pasaian gauzatu dituzte Gipuzkoako kirol teknikarien urteroko jardunaldiak. Jorratu dituzten gaiak "kirol politiketan aurrera egin eta komunitate aktiboagoa eta osasuntsuagoa eraikitzeko funtsezko elementuak" direla adierazi du Julen Rodriguez kirol zinegotziak.

Ohiko zein aparteko jardueretarako eskatu daiteke diru laguntza hori. Eskola kirolean ari diren haurren familientzat ere bada diru lerro bat zabalik.

Edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak ziren. Hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharren, errefusera bota ziren.

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak, bihar eta etzi.

16:30ean hasiko dira odol erauzketak. 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 zenbakietara deitu behar da. Emaile berriak behar direla jakinarazi dute.

Joan den igandean hasi ziren Gaintxurizketa erdibitzen duen Gi-636 errepide gainean pasarela egiteko lanak.

Hilaren 17, 18 eta 20an entseguak egingo dituzte kaldereroak prestatzeko Alabergako auzo elkartearen egoitzan.

Ikastaroa martxotik maiatzera izango da, larunbat goizetan, eta izena emateko mezu elektroniko bat idatzi behar da.

Bazkarirako txartelak hilaren 22ra arte izango dira salgai, Xenpelar Kultur dendan eta Lekuona Fabrikako kantinan.