
Ijito Kultura Astearen barruan jokatu dute esku pilotako txapelketa Agustina Otaola pilotalekuan.

Lin Ton Taun talde zestoarrak, Oreretako Gori Gorik, eta DJ Iñigo Artek girotuko dute Zintzilik Irrati librearen denboraldi berriaren aurkezpena.

Bianditz-Domiko Bizirik egitasmoak egin du agerraldia, eta herritarrak deitu ditu mendiak defendatzeko antolatuko diren ekintza eta mobilizazioetara.

'Kotoi' tokiko marka jasangarria da, eta dokumentalean sortzaileen sortze prozesua izango dute hizpide. 18:00etan izango da gaurko saioa.

Oinezkoen irisgarritasuna eta konektibitatea hobetuko dituen esku hartzea 2023ko Irisgarritasun Planean jasotako ekintzen barruan kokatzen da.

Jakinarazi dutenez, "birziklatze maila hobetzen jarraitzeko" eta herritarrei "baliabide erosoak" eskaintzeko erabakiak hartu dituzte.

Komedia da Kaka, eta 24. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da. Hilaren 19an estreinatuko dute Donostiako antzoki Zaharrean, baina gaur aurrerapena egin dute Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan.

Hilaren 29an egingo dute Bizikloia, bizikletaz eta korrika, bakarka zein binaka egin ahalko da lasterketa.

'Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa' emanaldi artistikoa egingo dute hilaren 28an (ostirala da), Landetxen. Iriondoren gertakari nagusiak errepasatuko dituzte, baina ez da hitzaldi bat izango.

Jada ezagun dira Lezoarrak Korrikalari Taldekoen elastiko berde-zuriak. Herriko lasterkarien bilgunea da. Egiten dituztenen artean, badute jarduera berezi bat: Gaueko Topaketak.

Nafarroa etorbidea itxita egongo da, eta barrutitik irteteko, Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du Pasaiako Udalak, 08:30etik 15:30era.

Azken asteetan Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak.

Abaraxka udal ludotekak Gau Beltzeko irudiekin bideo bat ondu du. Herritarrek, orain, bideo hori ikusteko aukera daukate.

Asteburua biribila izan da Donibane Eskubaloiarentzat, lehian dituzten lau taldeek garaipena lortu baitute.

Abaraxkak eta Zaintzadik elkarlanean antolatu dute hitzordua. 16:30erako egin dute deialdia, eta Doneztebe plazan elkartuko dira.

Joan den astean Pasaiako Udalak zabaldutako mezuari erantzun diote etxez etxeko langileek. "Haserre" daude.

Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldia egingo dute igandean, eta Errenteria-Oreretako hirigune osoa zeharkatuko du bat egingo duen lasterkari andanak.

Olibet- Etxe Berrietako aparkalekua auzoaren berrurbanizazioa aintzat hartu gabe esleitu izana salatu du PSE-EEk.

Garmendi txokolategian eros daitezke Euskal Herria Palestina elkartasun bufandak, hamar euroren truke.

Hamaika partida jokatu dituzte asteburuan Txost eta Oiarpeko kirolariek; horietako asko, Oiartzunen. Kontsultatu emaitzak, hemen.