
Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, hirugarren topaketa egin zuen ostegunean Donibanen.

Prentsa ohar bidez jakinarazi du Stop kaleratzeak plataformak berria; babes ofizialeko alokairuan bertan bizi ziren hemezortzi familiari Alokabidek kudeatuko duen kontratu berria egingo diete.

Gaur (hilak 24) eta bihar artean zenbait partida jokatuko dituzte Txost zein Oiarpeko kirolariek. Hona hemen Oiartzungo hitzorduak.

Killirikupek 35 urte bete ditu aurten, eta ikasturte berriari ekin diote. Lan gogorrari esker, emakumeak elkartzeko eta elkarrekin ikasteko espazio seguru bat sortzea lortu dute.

Itsastarrak Mendi Taldea 1950ean Trintxerpen sortutako mendizaleen elkartea da. Beren egunerokoaz mintzatu dira, eta mendi taldeen etorkizunaren inguruan hausnartu dute.

Mende laurdena bete du Zabala Enea II gaztetxeak aurten. Urrian zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte ospatzeko, eta bihar egun handia izango da; egun osoko egitaraua ondu dute.

Euskal Herriko 49. Dantza Txapelketaren irabazle izan dira Maren Galvez Garmendia eta Gorka Granado Terrones. Haien bigarrena da. Arantza batzuk kentzeko aukera izan dute.

Sari bikoitza jaso du Karmele Mitxelena Etxebeste idazle oiartzuarrak. Aitona Floren haurrentzako liburuak Euskadi Saria ekarri dio besapean; Zoriona edo antzeko zerbait eleberriak, Zilarrezko Euskadi Saria. Ilusioz jaso ditu aitortzak.

Diagnostiko fasea egin dute lehenbizi, eta inplementazio faseari ekin diote berriki. Kirol klubetan euskararen erabilera sustatzea da asmoa.

366 bizilagun berri ditu Oiartzunek, eta horiei harrera egin diete udalaren eta Abaraxkaren ekimenez. Egunaren balorazioa egin dute.

Bixi Bixik antolatuta, Ojos Violeta taldeak kontzertua eskainiko du hilaren 11n Donibaneko Kultur Aterpean, 20:00etan.

Datorren asteazkenean hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Larunbatean jokatuko dituzte larruzko paletako partidak, Madalensoron.

Gipuzkoako liburu dendek ematen duten Zilarrezko Euskadi Saria irabazi du oiartzuarrak, 'Zoriona, edo antzeko zerbait' lanagatik.

17:00etan hasiko da, 1,6 kilometroko ibilbidearekin. Izen ematea ostiralera arte irekita dago, baina egunean bertan apuntatzeko aukera izango da.

Xenpelar Etxeak hartuko du erakusketa eta hilaren 25era arte izango da zabalik astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Martxan dira herriko liburutegiko ipuin kontaketa saioak. Gaur, Mikel Susperregi 4-7 adin tarteko herrikideen aurrean izango da.

Doakoa izango da tailerra eta Baratze Parkearen erabiltzaileei zein gainontzeko herritarrei irekia izango da.

Atzo manifestazioa eta elkarretaratzea egin zituzten Donibanen, udalari erabakiak har ditzala eskatzeko.

Iparragirre eremuko barrakoien ingurua eta Memoriaren basoa txukuntzera joateko deia degin die Etxetxok lezoarrei.