
Sol Band talde palestinarrak zabalduko du Itsasargi nagusiko emanaldien zikloa, bihar osteguna. Orereta Palestinarekin herri dinamikak Palestinako banderekin joateko deia egin die herritarrei, elkartasuna adierazteko.

Bi saio antolatu ditu, emakume guztiei irekiak, hilaren 25ean eta urriaren 2an.

Gaur (asteazkena) herri mailako lehiaren finalerdietako bat jokatuko da, eta bihar (osteguna) beste hiruak. Partidak Josetxo Etxandi pilotalekuan izango dira.

Hainbat podium lortu ditu urtean zehar, eta igandean, hainbeste desiatutako saria lortu zuen.

Aste honen hasieran abiatu dute ikasturtea esku pilotan eta palan pilota eskolako kirolariek.

Uda bukatzearekin batera, San Pedroko Pabloenea kalea festa giroan murgilduko da ostiraletik igandera, hilaren 19tik 21era.

Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek, Emakumeak martxan jarduera eskaintza aurkeztu dute.

Oiartzungo Antzerkizaleek eta udalak ikasturteko antzerki programazioaren berri eman dute. EHAZEren laguntzarekin, Ikusle Kluba izango du herriak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa prozesu bateko azterketak egingo dituzte Ficoban, eta joan etorriak errazteko jarriko dituzte tren gehiago.

Europako txapelduna bilakatu zen Garaiar abuztuan, eta orain, bere herrian harrera egin diote udaleko hautetsi batzuek.

'Libia' ontziak atzo itxi zuen KAE1 Liga Castron. Moreek seigarren postuan bukatu dute denboraldia, eta hurrengora begira jarri dira jada.

Oiartzungo Gazte Sortzaileek taularatuko dute Moliereren obra batean oinarritutako antzezlana. Larunbateko saiorako tokia dago oraindik.

Berrogeita seigarren jardunaldia izango du txapelketak, eta Touring, Real Sociedad C, Pasaia eta Oiartzun ariko dira lehian.

Berriozar taldea menderatu dute oiartzuarrek, denboraldiko lehenengo txapelketako estreinako partidan.

Irailaren 7an emango du solasaldi musikatua, Gotzon Barandiaranek gidatuta. Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, Kastron.

Kantinaren ustiapena lehiaketara atera berri du udalak. Irailaren 23ra bitarte aurkez daitezke eskaintzak.

Datorren asteazkenean (hilak 27) izango da abuztuko saioa, arratsaldez. Hitzordua hartu beharko da.

Azaroaren 20an profesionalei, autonomoei, enpresa txikiei eta hasi berri direnei begirako saioa eskainiko dute. Fiskalitatearen oinarrizko alderdien ikuspegi argi eta praktikoa emango dute.

Gaurko (osteguna) iragarrita zegoen saioa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, eguraldi txarragatik. Datorren ostegunean izango da.

Kontrol biologikoa deritzon teknika erabiliko du beste urte batez udalak Zubitxo kaleko ezkiek askatzen duten erretxina desagerrarazteko.