Zortzi urteko lehortea, bukatu da

Zumardian egin diete harrera Hibaikako Senior Gizonei; gogotik astindu dute Astilleron gaur eguerdian irabazitako bandera.

Pasaiako jaiei ongietorria egin diete San Pedron

Asteburu honetako San Joan jaien iritsierak Pasaiako barrutietako jaien denboraldiari irekiera emango dio. Festa garaia inauguratzeko ekitaldia egin dute San Pedron, musikari, dantzari eta erraldoiekin.

Ligako lehen bandera Hibaikako Senior Gizonentzat

Gaur hasi da KAE2 Liga Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Hibaikak estropada bikaina jokatu du, eta bandera irabazi.

Harrotasunez margotutako urratsak

Ortzadarraren koloreekin margotu dute beste behin San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea. Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduaren arabera, "aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko" eguna izan da gaurkoa.

San Joan Sua Trintxerpen

San Joan bezpera gogotik ospatuko dute pasaitarrek

Suaren bueltan, hainbat jarduera antolatuko dira lau barrutietan. Segurtasuna bermatzeko, bando bat argitaratu du udalak, hainbat gomendiorekin.

Etxebizitza tasatuen zozketan izena emateko epea zabalik

Otsaileko osoko bilkuran onartu bezala, hemendik aurrera etxebizitza tasatu bat salmentan jartzerakoan udalak izendatuko du eroslea, etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda daudenen artean zozketa eginez.

ETE eta KAE1 ligetako ontziek hitzordua dute igandean Pasaian

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Beteranoak I. Adinberri banderaren lehian arituko dira bihar

Trintxerpeko Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta, Beteranoen I. Adinberri bandera jokatuko da bihar Pasaiako badiako uretan, 16:30etik aurrera.

Eduki babestua
Teo Alberro Bilbao. Pasaiako alkatea

«Hau guztia pasaitarrengatik eta pasaitarrei esker egin dugu»

Bi urte bete berri dira Teo Alberro Bilbaok Pasaiako aginte makila hartu zuenetik. Agintaldiaren lehen erdiaren balorazioa egin du alkateak, eta baikor baloratu du orain artean osatutako ibilbidea.

Euskara errazean eman diote arnas hizkuntzari

Badalab hizkuntza berrikuntza laborategiak sustatuta, Euskaraldi Indartua egin dute 26 lagunek hilabete eta erdiz. Esperimentazioaren balorazioa egin dute hura bukatuta.

Emakumeen Itzuliagatik aldaketak trafikoan eta garraio publikoan

Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapa Errenteria-Oreretatik pasako da bi alditan igandean.

Bi larrialdi simulakro egingo dira bihar Pasaiako portuan

Pasaiako Portu Agintaritzak bi simulakro egingo ditu bere Autobabeserako Plana eta Itsasoko Barne Plana indartzeko. 10:30ean eta 15:00etan izango dira.

Euskaraldia

Anari Antxon izango da ostiralean

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Anarik kontzertua eskainiko du Ibaiondo plazan, 21:00etan, doan.

'Cami de Cavalls' argazki emanaldia, Urdaburun

Bihar, osteguna 15, egingo dute emanaldia Marian Salazar eta Antxon Sanchez bazkideek, 19.30ean.

Bi laborategi, proiekzioa eta solasaldia Badalaben eskutik

Badalab Hizkuntza Berrikuntza laborategiak hiru eskaintza inetresgarri antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur izango da horietako lehena, 'Literatura ez sortzailea' laborategia.

Oarsoarrak Euskararen Sariek badute garaikurra: 'Sustraiak II'

Gema Lizarralde Gorosabelek egin du 'Sustraiak II'. Epaimahaiak zazpi lanen artean egin du aukeraketa. Aurtengo sarietan emango da lehenengoz.

Lezoko Udalak inkestak egingo dizkie herritarrei

Hilaren 14an hasiko dira telefono bidezko deiak egiten, herritarrek eta eragileek dituzten beharrak eta kezkak jasotzeko.

Simulakro bat jasoko du bihar Donibanek

Simulakroa gauzatzeko, Donibane kaleko trafikoa itxiko da biharko 09:30etik 11:30era bitartean.

Trintxerpe-Illunbeko beteranoak, maila onean

Gizonen kategorian seigarren izan zen urdinen trainerua. Emakumeen ontziak urratsak egiten jarraitzen du.

Donibaneko magalak egonkortzen hasi da udala

Mendi hegalek ezegonkortasun mailaren aurrean duten arriskua gutxitzeko jarduketak abiatu ditu Pasaiako Udalak.

Gehiago