
Eguraldia dela eta, goizerako zein arratsalderako aurreikusitako desfilea bertan behera utzi dute, eta Lekuona fabrikan egin dituzte dantzaldiak topaketan bildutako hemezortzi konpartsek.

Atzo hasi ziren Donibaneko santioak. Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkariak arduratu ziren jaiak pizteko suziria botatzeaz.