
Urtero legez Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen inauterietako desfileak Trintxerpeko kale nagusiak zeharkatu ditu gaur jaiei hasiera emateko.

Asteburu osoan zehar ospatuko dira barrutian dagoeneko klasiko eta ospetsu bihurtu diren inauteriak. Konpartsen aurkezpena frontoian egingo da aurten.

Ehunka gazte bildu dira Koldobike Gezala pilotalekuan inauterien hirugarren egunean. 'Lezoa Rock' izan da aukeratutako gaia eta argi geratu da martxa ez zaiela falta.

Famili ugarik bat egin dute OarsoIrriak-en deialdiarekin eta jostailuz mozorrotuta han-hemenka ibili dira Errenteria-Oreretako kaleak girotzen.

Donibaneko inauterien egun handia dute. Erretiratuen gidaritzapean herritar ugari batu dira gaurko desfilera Donibanen.

Donibaneko helduenek badakite ongi pasatzen. Urtero legez dena emango dute inauterietan. Luisma Laboak eman die beste behin hasiera jaiei, umoretsu. Egun handia ordea, bihar izango dute.

Hasi dira Errenteria-Oreretako inauteriak. Azeriak bihurri-bihurri aritu dira dantzan zein oihuka. Asteartera arte herriko kaleak kolorez jantziko dira.

Arratsaldera arteko egitaraua antolatu du San Pedroko Jai Batzordeak. Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dira.

Hilaren 28ko aurkezpen ekitaldia Trintxerpeko frontoian egingo da, Pasaiako Portu Agintaritzak ez baitu baimenik eman Ziriza Etxea erabiltzeko.