
135.000 bisitari inguru jaso ditu badiak hilaren 9tik 12ra. Antolatzaileak pozik daude bisitarien aniztasunarekin, eskainitako kalitatearekin eta bertaratutakoen gogobetetze mailarekin.

Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak atzo itxitako Pasaia Itsas Festibalaren gaineko balorazioa egin dute. Bisitari kopuruari dagokionez, "arrakastatsua" izan dela diote.

Atzo Pasaia Itsas Festibalaren hasieran porturatu ziren ontziak bertatik bertara ezagutu dituzte herriko txikiek, gidari ezin hobearekin.

Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.

Neurri murriztaileak izango dira jaialdiak iraun bitartean, "Pasaia bisitatzera etortzen direnen segurtasuna bermatu eta bisitarien eta pasaitarren arteko elkarbizitza ziurtatzeko".

Hiru mende luzez Pasaiako portua bizirik mantendu zuten Batelerek merezitako aitortza jasoko dute aurtengo jaialdian. Ontzien baimenarekin, protagonista nagusiak izango dira.

"Festibalak ingurumenean sor litzakeen inpaktu negatiboak arintzeko metodologia" nagusiko da aurtengo edizioan. Jaialdiaren Jasangarritasun Plana "erronka berriz hornitu" dute aurten.

"Orioko herriak euskal itsas ondarearen alde eginiko lana" aitortuko du jaialdiak, maiatzaren 8an egingo duten topaketa berezi batekin.

Pasaiako Batelerak elkarteko kideek jaialdiaren une garrantzitsuak dinamizatuko dituzte aurten. Bestalde, emakume hauen historia ziurtatzeko helburuarekin, 'Tere Batelera' izeneko ipuina kaleratu berri dute.

Aurtengoa "jaialdi soil bat baino gehiago" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute. Maiatzaren 9tik 12ra ehundik gora ontzi porturatuko dira Pasaian.