
+ Historia Sarietarako izendatu dute itsas eta kultur faktoria, "zorroztasun zientifikoan, jatortasunean eta kalitatean oinarritutako istorio historiko bat eskaintzen" duelako.

Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.

"Orioko herriak euskal itsas ondarearen alde eginiko lana" aitortuko du jaialdiak, maiatzaren 8an egingo duten topaketa berezi batekin.

Pasaiako Batelerak elkarteko kideek jaialdiaren une garrantzitsuak dinamizatuko dituzte aurten. Bestalde, emakume hauen historia ziurtatzeko helburuarekin, 'Tere Batelera' izeneko ipuina kaleratu berri dute.

Estatuko lehen salbamendu txalupa motorizatua izan zen, 1926an uretaratu zuten lehen aldiz. "Iraultzailea" izan zela nabarmendu dute gaurko aurkezpenean.

Aurtengoa "jaialdi soil bat baino gehiago" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute. Maiatzaren 9tik 12ra ehundik gora ontzi porturatuko dira Pasaian.

Hirugarren Pasaia Itsas Festibalak ere kutsu solidarioa izango du. Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira maiatzaren 9tik 12ra.

FITUR azokan egingo dute hirugarren ekitaldiaren aurkezpen ofiziala, ostegun honetan. Bertan izango dira Pasaiako zenbait ordezkari.

2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

Ontzigintza tradizionalaren eta arbasoek itsas zabalean izandako gailentasunaren zurezko gordailua da Albaola. Kultur Faktoria Euskal Herriko itsas historiaren zurezko etxe ere bada.

8-12 urte bitarteko pasaitarrek itsasontzietan ezinbestekoak diren sokak erabiltzen ikasteko tailerra egingo dute Albaolan.

Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute bi aldeek lehen aldiz. Albaola klubaren esanetara jarri da, "egungo mailari eutsi ahal izateko finantzaketa lortzeko behar duen guztian laguntzeko".

XVI. mendeko euskal nabigatzaileen inguruan ariko da Agote ostiralean. Zoom bidez jarraitu ahal izango da hitzaldia.

Albaolako Nazioarteko Ontzigintza Eskolako "aprendizak" izango dira astebetez. Itsas lanbidea ikasteko aukera izango dute egonaldi honetan.

'San Juana, gure historia erreskatatzen duen ontzia' erakusketa inauguratu berri du Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Itsasontziaren eraikuntzaren fase bakoitza ulertzen laguntzen duten irudiak atera ditu argazkilari errenteriarrak.

Tailer berezia eskainiko diete 8-12 urte bitarteko haurrei datorren hilaren 21ean. Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Red Bayko (Labrador, Kanada) badia gizateriaren ondare izendatu zeneko 10. urteurrena ospatzen ari da itsas faktoria. Izendapen horri esker, besteak beste, San Juan baleontzia berpizten aritu dira.