
‘Birsortu’ erakusketa inauguratuko du Allende Arnaizek, etzi, 21 Aulkiren barruan. Basoa eta langile auzoak parez pare jarri ditu, serigrafia eta argazki dokumentudun instalazio baten bidez.

Erakusketa Ehuntze espazioan izango da ikusgai, hilaren 14tik 27ra bitartean. Horrekin batera beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko jardunaldi ezberdinak antolatu dituzte bosgarrenez, doan.

Beheko Plazako espazioak antolatzen dituen urteroko ekitaldietako bi datorren astean izango dira. Nagore Legarretaren lana zein hiru oiartzuarren Artebiografiak ezagutzeko aukera egongo da.

Herriko hainbat sortzaileren izena daramate aurtengo udalekuetako taldeek. Haurrekin saio bereziak egiten ari dira, «haien barruan zerbait pizteko» asmoa baitu Abaraxka ludotekak.

Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbidek sortu du irudia, Xabier Leteren inizialetan oinarrituta. Iazko lan sartiuak banatu dituzte herriko ikasleen artean.

Ondarearen Jardunaldien barruan, Allende Arnaizekin kaperako inskripzio bat estanpatuko dute, eta ondoren Elena Zalakainek bisita gidatua emango du.