
Pasaiako Udalak urteko lehen lauhilekoko kultur agenda argitaratu eta herritar guztiei etxez etxe bidali die, informazio guztia eskura izan dezaten.

Dozenaka lagun elkartu ziren Trintxerpen egindako Bokalaren bigarren topaketan atzo. Sari banaketa ere izan zen.

Haurtzaroko ikasleek antolatuta, hilaren 9an Aner Peritz, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan.

Topaguneak eta Papineko Gazteriak bertso bazkaria egingo dute hilaren 28an Antxoko Basari elkartean. Sarrerak salgai daude Mimos tabernan, 15 euroan.

Haizea Arana, Josu Ibarguren, Aner Peritz eta Ekhiñe Zapiain gonbidatu Biyurrieneak, hilaren 27rako. Sarrerak salgai daude.