
Oiartzuar zaurgarrienak babesteko 175.000 euroko ekarpena egingo du udalak 2024an. Zerga eta tasen ordainketan hobariak izango dituzte

Iaz bideratu zuen partida baino %73 handiagoa izango da aurtengoa. Eskaerak egiteko epea irekita dagoela gogorarazi dute.

Aisialdiko begirale eta kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egiteko bekak ere emango ditu udalak. Eskaerak dagoeneko egin daitezke.

Iaz zazpi proiektu hautatu eta lagundu zituzten, lehenengo aldiz. Aurtengo proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte izango da.

170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduri diru laguntzak eman dizkio udalak digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak gauzatzeko; guztira, 223.000 euroko diru zatia inbertitu du tokiko ekonomia indartzen jarraitzeko.

Udalak 43.250 euro bideratuko ditu kultur ekintzak diruz laguntzeko. Udaletxean edo egoitza elektronikoan egin daitezke eskaerak.

200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak. Negozio berriek, lokala aldatzen dutenek edo negozioa beste bati uzten dietenek eska dezakete laguntza.

Abenduaren 1era arte eska daitezke laguntza horiek. Udalak 58.000 euro bideratuko ditu ustiategiak laguntzera, lehen sektorea "hauspotzeko".

Iazko ikastaroetan parte hartu dutenek hilaren 15era arte eska ditzakete. Ikasturte honetan arituko direnentzako epea, berriz, hilaren 28an itxiko da.

Sorkuntza edota ekoizpen prozesuak laguntzeko 6.000 euro bideratuko dituzte. Eskaera egiteko epea ostiralean zabalduko dute.

Hilaren 24ra arteko epea dute herriko eragileek diru laguntza eskatzeko. Udalaren egoitza elektronikotik egin behar dira eskaerak.

Eskola Kirolean parte hartzen duten haurren familiei begirako diru laguntza lerro bat ere badago aurten.

Hezkuntza arlora 70.000 euro bideratuko dituzte; kultur elkarteentzako 22.563 euroko lerroa zabaldu dute; eta kirol elkarteentzako 50.000 eurokoa.

Aisiako titulua atera, UEUko ikastaroa egin edo kirol entrenatzaile izateko ikasi dutenek jaso dezakete laguntza.

Herriko ustiategiak sustatzeko 60.000 euroko diru-laguntza lerroa ireki du aurten ere Oiartzungo Udalak. Abenduaren 1era arte eska daiteke.

Gehienez ere 25.000 euro banatuko ditu udalak erakunde publiko edo pribatuen artean. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 23ra arte da zabalik.

2021 edo 2022 urteetan 1,5 GWh-ko kontsumoa izan duten enpresak aurkez daitezke deialdira, abuztuaren 24a baino lehen.

Proiektu berriak abian jarri nahi dituzten ekintzaileei, nahiz horiek martxan izanda sendotu nahi dituztenei emango diete finantziazioa.

Lezoko edo eskualdeko izaera duten entitateek eskura dezakete laguntza, betiere Lezoko herritarrei ematen badiete zerbitzua.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren laguntzak enpresen ideia berriak bultzatzeko erabiliko ahalko dira.