
Udal gobernu berriak "elkarlanerako borondatea" adierazi duela diote bizilagunek. Harreman honek hobekuntzak ekarri baditu ere, proiektua oraindik ez dela udalean erregistratu ezta entregatu ere salatu dute.

Bonantzatik Santiago plazara arteko saneamendu-sarea ezartzeko hitzarmena onartu du udalbatzak. Obrak hastear dira, eta bizilagunen eskaerak ez daude bermatuta. Alkateak uste du «garaiz» dabiltzala.

Udalbatzak ia milioi erdiko konpromisozko kreditua onartu du 2024ko aurrekonturako, Bonantzatik Santiago plazara arteko lanak finantzatzeko.

Urrats berria egin du saneamendu integralerako batzordeak: idatzi bat erregistratu dute, 374 bizilagunen babesarekin, udal arduradunei aurre egin eta euren eskariei erantzun diezaieten exijituz.

Saneamendu integralerako auzotarren batzordeak idatzi bat erregistratu du gaur goizean udaletxean, 300dik gora bizilagunen babesarekin.

Urtebete pasa da saneamendurako aurreproiektuak gas hornidura lanetan barne hartzea baztertu zuenetik. Bizilagunek ez diote etsi denbora honetan eta soluzio bat eman die Nortegas enpresak.

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak bilerara deitu ditu bizilagunak, orain arte egindako urratsen berri emateko.

Legeak 2001era arteko epea ezarri zuen kolektore sarea ezartzeko muga gisa. Eguzkik zehapenak eskatu ditu, baita Lezon ere.

Saneamendu sare berria «berehala» nahi dute, baina oinarrizko bermeekin. Etorkizunari buruz erabakitzeko mintzoa goratu dute: «Badirudi existitzen ez garela, baina gero argazki guztietan agertzen gara».

Herri proposamenarekin bat eginez, hiru eskakizun nagusi egin dizkio koalizio abertzaleak egungo proiektuari: sare integrala, gasa eta epeen murrizketa.

Donibaneko Saneamendu Integralaren Aldeko Batzordeko bi kiderekin izan da HITZA, barrutiko saneamendu sarearen egoeraz hitz egiteko. Lanak aurten hastea eskatu dute.

Ur saneamenduaren aurreproiektua diseinatu du Foru Aldundiak eta hau aurkezteko saio bat egingo dute urriaren 14an. Ondoren, azaroaren 11 arte, planaren erakusketa irekiko du udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Donibaneko saneamendurako 2007an hasitako prozesuan "erakundeen ez betetze etengabea" nagusi izan dela adierazi du Eguzki taldeak. EAJ eta PSEk gaiaren aurrean izandako gardentasun eza salatu dute.