
Haur errefuxiatu sahararren harrera programa dibulgatuko dute, haima, musika eta hitzaldi baten bidez. Erakusketa jarriko dute.

Bixi-Bixi Elkarteko kideak gaur eguerdian elkartu dira, Saharako kanpalekuetara abiatzeko. Haurrentzako dohaintza mordoa daramate.

Saharako kanpaleku betera arropa eta mugikorrak eramateko bilketa egiten ari dira Donibaneko Bixi-Bixi eta Oiartzungo El Watan elkarteak.

Laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dutela dio oiartzuarrak, sahararren egoera «kezkagarria» baita. Harrera familien beherakadarekin kezkati dago, eta izatera animatu ditu herritarrak. «Bi edo hiru familia ditut Saharan».

Dagoeneko martxan jarriak dira Bixi Bixi eta El Watan elkarteak udan saharar haurrei etxea bilatzeko. Harrera familia gehiago behar dituzte.

Euskal Herriko Sahararen aldeko Elkarteek laguntza eskatu dute, COVID-19aren pandemiak mugak itxiarazi eta baliabideak murriztu dituelako.

Gaur bete dira 44 urte Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zenetik. Oiartzungo udaletxeko balkoian hango bandera jarri dute.

Herriko ikastetxeetan ari dira bilketa egiten, baita Labore Oarsoren egoitzan ere. Hurrengo asteburuan Mamuten egingo dute bilketa.

Bixi-Bixi eta Elwatan elkarteko 11 ekintzaile Tindufen izan dira astebetez, saharar eta euskal herritarren arteko harremanak estutzeko. 4 proiekturekin joan ziren eta helburu guztiak bete dituzte.

Oarsoaldea-Tinduf-Oarsoaldea. Euskal Herrian dira jada Tindufen astebetez egon diren hamaika ekintzaile internazionalistak, saharar herriarekin harremanak estutu ondoren.

Hilaren 19an eta 20an sahararren kanpalekuetarako produktuak jasoko dituzte Oiartzungo Alcampo supermerkatuaren atarian.

El Watan elkarteak gogorarazi du Oporrak Bakean kanpainan izena eman daitekeela, apirilaren erdialdera arte.

Saharara bidaltzeko elikagaiak eta konpresak jasoko dituzte. Ikastetxeetan zein Laboren ere bilketa egiten ari dira, helburu horrekin.

El Watanek eta Bixi-Bixi elkarteek, elkarlanean, 30 maleta bidali dituzte Saharara, oinarrizko materialarekin. Oporrak Bakean-en ordezko egitasmoa da.

El Watan elkarteak urteroko janari bilketa egingo du ostiral eta larunbatean, Mamut merkatalgunean. Elikagai iraunkorrak eramateko eskatu dute.

COVID-19 dela eta, Oporrak Bakean proiektua ezin izan da egin. El Watan elkarteak eltzeak, zartaginak eta abeste bildu ditu Oiartzunen, eta Saharara bidali.

El Watan elkartearen laguntzari esker, errefuxiatuen kanpalekuan gailuak banatu dituzte. 'Oporrak bakean' beharrean, laguntza horrela bideratu dute.

Maiatzaren 21ean azoka solidarioa egin zuten Oiartzungo plazan. 405 euro lortu zituzten, eta El Watani eman dizkiote. Ur bidoiak erosiko dituzte.

Done Eztebe plazan elkartasunez erosteko aukera egongo da gaur. Elizalde Herri Eskolak eta El Watan elkarteak antolatu dute azoka solidarioa.

El Watan elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Oiartzunen. Erreferenduma eskatuko dute.