
Eraikina itxita egongo da hilaren 7tik (asteartea) 10era, eta ohiko jardunari eutsiko dio hilaren 13tik (astelehena) aurrera.

Gaur aurkeztu dute Martxoaren 8aren harira antolatu duten egitarau askotarikoa eta zabala.

Zineforuma, kafe solasaldia, SOS Arrazakeriaren urteko memoria aurkezpena, eta Emakumeen Etxeko urteko batzarra egingo dituzte.

Emakumeen Etxean elkartu dira gaur bilduma aurkezteko. Zenbait testuren egileak, protagonistak eta diseinatzaileak izan dira agerraldian.

'Gorputza lehen lurralde gisa: eskubideaz, zaintzaz eta plazeraz' hitzaldia emango du Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak Emakumeen Etxean, asteazkenean.

Eskaintza guztia xehe aurkezteko jardunaldia antolatu dute gaur, 18:30ean hasita.

Bi saio antolatu ditu, emakume guztiei irekiak, hilaren 25ean eta urriaren 2an.

Emakumeak munduko txoko orotan edozein musika estilotan dantza daitezen aldarria egin du Aria taldeak 'Dantzaren Iraultza' azken singlean; Emakumeen etxean aurkeztu dute primizian.

Ariak bigarren diskoaren aurrerapen gisa 'Dantzaren iraultza' singlearen bideoklipa aurkeztuko du gaur, primiziaz, Emakumeen Etxean.

Emakumeen Etxeak sei urte bete ditu eta gaur ospatu dute gogotik. Leku seguru, komun eta kolektiboan konspiratzen jarraitzeko prest azaldu dira.

Zineforuma antolatu du Emakumeen Etxeak gaiaren gainean hausnarketa egiteko; bi saioa egingo dituzte, ostegunean—hilak 23— lehena, eta hilaren 30ean bigarrena.

Hilaren 17tik 25era izango da itxita Emakumeen Etxea.

Hilaren 23tik urtarrilaren 3ra oporrak hartuko ditu Emakumeen Etxeak. Oporren ondotik Olibet kaleko 6.zenbakiko lokalean jarraituko du obrak bukatu bitartean.

Udaberriko oporren ostean hilaren 5era arte goizez izango da zabalik Emakumeen Etxea, 09:00etatik 13:00etara.

Autodefentsa feministaz mintzo den liburua aurkeztuko dute ostegunean; hilaren, 29an Josefina Lamberto zena izango da protagonista.

Errenteria-Oreretako Kikilisalda taldeak martxoaren 9an estreinatu zuen antzezlan hori Emakumeen Etxean.

Yeny Tascón eta Yoana Acosta Zapata buruzagi indigenek hitzaldia emango dute asteartean. Indarkeriarik gabeko bizitza baterako estrategia komunitarioak partekatuko dituzte bertaratutakoekin.

Jane Gamon Taldeak antolatuta, 'Bauhaus' filma proiektatuko dute bihar Niessenen Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.

Uztailaren 22tik abuztuaren 30era arte itxita izango da udako oporrengatik.

Emakumeen Etxea eskuratzeko hausnarketa egiten ari da Orereta. Larunbatean izango da hirugarren bilera.