
Pasaiako Udalak urteko lehen lauhilekoko kultur agenda argitaratu eta herritar guztiei etxez etxe bidali die, informazio guztia eskura izan dezaten.

Madalen Aurreko Txistulari kontzertuko gonbidatu berezia izan da Elorrieta, eta zenbat eragile inplikatu diren eta plaza beteta ikusita, "hemen herri bat dago" adierazi du abeslariak. Madalen festek eztanda egiteko orduak falta dira.

Garai berriko hamazazpigarren Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da ohi bezala jaien iragarle, eta aurten ere, gonbidatu berezi gorena izango da ahotsa jartzen: Eñaut Elorrieta gernikarra.

Abeslari gernikarrak igande arratsaldean emango du solasaldi musikatua. Gotzon Barandiaranek gidatuko du saioa.

Gaixotasunagatik ezingo du Lezora etorri Elorrietak, bertan behera gelditu da emanaldia. Azaroaren 20rako iragarri dute bakarlariaren saioa.

Kontzertua Arizmendi-enean izango da. Horregatik, sarrera gehiago egongo dira salgai Urrats paper dendan.